Kale liburutegiak jarri dituzte Elexaldeko igerilekuetan

Argazkia: Julio Legarretaetxebarria.

Irakurketa aisialdiko guneetara hurbiltzeko helburuz, Galdakaoko Udalak kale liburutegiak jarri ditu Elexaldeko igerilekuetan. Bankudun eremuetan ezarri ditu.

Galdakaoko Udalak herritarrei irakurketa euren aisialdira hurbildu nahi die, eta horretarako kale liburutegiak jarri ditu Elexaldeko igerilekuetan.

Kale liburutegi berriak igerilekuetako bi gune estrategikotan ezarri dira, erabiltzaileen erosotasuna kontuan hartuta. Zehazki, atseden hartzeko eta lasai egoteko prestatuta dauden bankudun eremuetan jarri dira, irakurtzeko giro atsegina sortzeko asmoz.

Horrela, «herritarrek bainu artean edo eguzkitan atseden hartzen duten bitartean liburu bat hartu, irakurri edo beste ale bat uzteko aukera izango dute».

Kale liburutegien filosofia sinplea da: edonork har dezake liburu bat, eta nahi izanez gero haren ordez beste bat utzi. Sistema horren bidez, liburuei bigarren bizitza ematen zaie, baliabideen berrerabilera sustatzen da eta irakurzaletasuna modu ireki eta irisgarrian bultzatzen da. 

Duela hiru urte martxan jarritako egitasmoak harrera ona izan du herrian. Gaur egun, Urretan, Txistulandan, Bengoetxen eta Berezikoetxen daude kale liburutegiak, eta orain Elexaldeko igerilekuetara ere zabaldu da ekimena. 

Egitasmo honen bidez, Galdakaoko Udalak «irakurzaletasuna sustatzen jarraitzen du, kultura herritarren eskura jarriz eta espazio publikoak topaleku, aisialdi eta ezagutza partekatzeko gune bihurtuz».
 


situs togel

situs toto