Usansoloko Dendari Sareak herriko erakusleihoen arteko lehiaketa antolatu du, eta herritarrek aukeratu dute irabazlea. Eider Ilepaindegia izan da garailea.
Usansoloko Dendari Sareak erakusleihoen lehiaketa jarri zuen martxan pasa den astean, lehen aldiz. Gaia «geltokia erdigunean» izan zen, eta guztira 20 komertziok hartu zuten parte, elkartearen %45.
Herritarrak izan ziren lehiaketako irabazlea aukeratzeko arduradunak eta, eta asteburuan herrian zehar jarri ziren postontzien bitartez bozkatu zuten.
Guztira 1.300 herritarrek eman zuen bozka, eta boto gehien jaso zituen komertzioa Eider Ileapaindegia izan zen. Hortaz, hori izan zen Usansoloko Erakusleihoen Txapelketaren lehen edizioaren irabazlea.




