BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Palestinari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea deitu dute Gandasegiko zenbait familiek

      2025-05-14
      0
    • Athletic Eguna antolatuko dute Usansolon, zapatuan

      2025-05-14
      0
    • Marije Gonzalez Aperribaiko anbulatorioko langilea omendu zuten auzokideek

      2025-05-14
      0
    • Memoria Astea antolatu dute Galdakaoko bonbardaketaren 88. urteurrenaren harira

      2025-05-14
      0
    • Galdakaoko Ibilaldiak maiatzaren 24 eta 25eko egitarauak aurkeztu ditu

      2025-05-13
      0
    • Aperribaiko IV. Bazkari Komunitarioa antolatu dute zapaturako

      2025-05-13
      0
    • Arrigorriagatik martxa, bazkaria eta kontzertuak, Galdakaoko Etxera Egunean

      2025-05-13
      0
    • Gure Eskuk bertan behera utzi du Galdakaon antolatutako hitzaldia

      2025-05-13
      0
    • Galdakao Futbol Taldeko gazteek Jubenilen Ohorezko Mailara igoera lortu dute

      2025-05-13
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Peio Duran: «Arku-tiroak arreta eta urduritasuna lantzen laguntzen du»

      2025-03-24
      0
    • Imanol Aguilar: «El Chico Diva naizenean indartsu eta boteretsu sentitzen naiz»

      2025-02-26
      0
    • Galdakaoko eta Usansoloko taxistak: «Aseguru-etxeek prezioa hirukoizten digute taxistoi»

      2025-02-24
      0
    • Xabier Aranguren: «Genevak aniztasun handia du, baina nortasun apur bat falta zaio»

      2025-02-24
      0
    • Jon Eguskiza eta Kepa Otaegi: «Altsasuko inauterien berreskurapenean Andra Marik jarritako aleaz ...

      2025-01-20
      0
    • Ainhoa Cantalapiedra: «Euskal Herrira lan egitera eta bizitzera bueltatu nahi dut»

      2024-12-23
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • «Zaintiratu- bedarrak», Manu Etxebarria

      2025-03-24
      0
    • «Sanblasak Gorbeialdean», Manu Etxebarria

      2025-02-24
      0
    • «Galdakanoko 850. urteurrena», Aitzol Altuna

      2025-02-24
      0
    • «Sareak: ehuntzeko ala harrapatzeko?», Errupin Jauregi

      2025-02-04
      0
    • «Zugaz berba ein gure dot», Ainara Artetxe

      2025-01-31
      0
    • «Liburutegia», Joanes Urkixo

      2025-01-20
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Torrezabal Kultur Etxea, bizitzaz beteriko 30 urte

      2024-12-23
      0
    • Ane Alonsoren tatuajeak

      2024-10-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
AktualitateaAlbisteak
Hasiera›Albisteak›Aktualitatea›Elorritxuetako adingabeen zentroaren egoera «kaskarra» dela salatu du LAB sindikatuak

Elorritxuetako adingabeen zentroaren egoera «kaskarra» dela salatu du LAB sindikatuak

Galdakao
2023-07-17
490
0

TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Emankor Sarea

Elorritxuetako adingabeen zentroko erabiltzaile zein langileen egoera «kaskarra» dela salatu eta zerbitzuaren kalitatea bermatzeko eskatu du LABek. Sindikatuaren esanetan Bizkaiko Foru Aldundia eta Landalan enpresa kudeatzailea dira honen erantzuleak. Albiste honetan batu ditugu LABen aldarrikapenak.

Landalan enpresak kudeatzen du Elorritxuetan kokatuta dagoen Bizkaiko Foru Aldundiaren adingabeen zentroa. Orain dela urtebete ordea Landalanek zerbitzua emateari utziko ziola adierazi zien langileei eta komiteko ordezkariei, LABek ezagutzera eman duenez.

Ordutik, Landalaneko zuzendaritzarekin zein zerbitzuaren titularra den Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte ekintzako buru izan den Sergio Murillorekin hainbat bilera egin dituzte sindikatuek komiteko kideekin batera. Hauetan, «Landalanek zerbitzua emateko aukerarik ez zuela ikusten esaten zuen, eta Aldundiarekin zuen hitzarmena bukatzerakoan zerbitzua emateari utziko ziola iragarri zuen».

Horretarako, enpresa berriari subrogaziorako datu guztiak emango zizkiola agindu zuela azaldu du LABek. Ordutik aldiz, «zerbitzua ematearen hitzarmena hainbatetan luzatu dute, eta langileen lan baldintzak hitzarmen batetik betera kaskartu dituzte, hilabetez hilabete langileen lan osasuna jokoan jartzeraino».

«Gogoan izan behar da Landalan urteetan zehar sektoreko hitzarmen kolektiboa errespetatu ez duen enpresa dela eta Bizkaiko Foru Aldundiak, hau guztia jakin arren, beste alde batera begiratu duela. Bitartean, ezkutuko kaleratzeak martxan jarri dituzte eta hainbat langile kaleratuak izan dira», salatu dute sindikatutik.

Elorritxuetako zentroaren egoera «kaskarra» dela azpimarratu dute, gaur egun «oso larria» dela nabarmenduz: «Ratio falta dago. 42 erabiltzailerentzako plaza itunduak izanik 82 erabiltzaile egotera ailegatu baitira, eta hori guztia langile gehiago jarri gabe, erabiltzaileentzako espazio duinik gabe eta haien bizi proiektua aurrera eramateko espaziorik gabe. Material faltarekin, higienerako material faltarekin eta erre ziren koltxoiengatik eraikinean gertatutako sutearekin, besteak beste».

Egoera honen erantzuleak Bizkaiko Foru Aldundia eta Landalan enpresa direla adierazi du sindikatuak eta zerbitzuaren «publikotasuna eta kalitatea bermatzeko» eskatu die: «Beste behin ere argi geratu da publikoak izan beharko liratekeen eta Aldundiaren menpe dauden zerbitzuen pribatizazioak langileen miseria dakarrela».

Hain zuzen egoeraren larritasuna salatzeko langileek mobilizazioak egingo dituztela iragarri du LABek. Lehenengo hitzordua uztailaren 28an izango da, Ugaskon, Gizarte Ekintzako bulegoen aurrean.

Binke Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzarekin harremanetan dago, albiste honetan batutakoak alderatzeko asmoz. Informazioa osatzen joango gara.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Ekaineko Binkekide irabazleak: Lidia Gonzalez eta Josu ...

Hurrengo albistea

Rockein lehiaketak parte hartze marka hautsi du ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Aktualitatea

    Boga garagardoaren hitzaldia eta dastaketa antolatu dute Berbalagunek Galdakaon

    2023-06-06
    Galdakao
  • Sormene

    «Txokolategia» liburu berria aurkeztu du Yolanda Arrietak gaur Sormenen, Nora ikaslearekin batera

    2020-12-19
    Binke
  • AktualitateaEH BILDUUdal-hauteskundeak 2023

    Iñigo Hernandok Galdakaoko alkate izaten jarraituko du, EH Bilduren 9 zinegotzirekin

    2023-05-29
    Galdakao
  • Aginke!

    AGINKE | Ondarearen katalogoak proposamen berriak jasoko

    2023-03-20
    Binke
  • Aktualitatea

    Mikel Larunbe pilotariak azaroaren 26an Galdakaon amaituko du bere ibilbide profesionala

    2022-11-10
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Lau emakume galdakoztarrek Bizkaiko duatloi eta triatloi zirkuituko sariak jaso dituzte

    2023-01-19
    Galdakao

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Palestinari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea deitu dute Gandasegiko zenbait familiek

Bihar, maiatzak 15, 'Nakba’ izenez ezagutzen den palestinarren desplazamendu behartuaren 77. urteurrena beteko da, adituen...
  • Athletic Eguna antolatuko dute Usansolon, zapatuan

    Usansolo
    2025-05-14
  • Marije Gonzalez Aperribaiko anbulatorioko langilea omendu zuten auzokideek

    Galdakao
    2025-05-14
  • Memoria Astea antolatu dute Galdakaoko bonbardaketaren 88. urteurrenaren harira

    Galdakao
    2025-05-14
  • Galdakaoko Ibilaldiak maiatzaren 24 eta 25eko egitarauak aurkeztu ditu

    Galdakao
    2025-05-13

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu