Eneko Arrieta, eskola-txirrindularitza paralinpikoko Espainiako txapeldun

Argazkia: BINKEri bidalitakoa.

Espainiako Eskolarteko Txirrindularitza Egokituko Txapelketa lehiatu zen pasa den asteburuan Madrilen. Bertan parte hartu zuen Eneko Arrieta galdakoztarrak, eta gaztea txapeldun izan zen.

Torrejon de Ardozek Espainiako Eskolarteko Txirrindularitza Egokituko Txapelketa hartu zuen asteburuan, eta ehunka kirolari gaztetxo batu ziren hitzorduan.

Eneko Arrieta galdakoztarrak lehiaketan parte hartu zuen, eta txapeldun izan zen beste urte batez, 2023ko emaitza errepikatuz. Aurreko bi urteetan aldiz txapeldunorde izan zen.

Arrietak 14 urte ditu, eta Espainiako Txirrindularitza Federazioko promesa paralinpikoen taldeko kidea da.

situs togel

situs toto