Erdi Aroko IX. Azoka Solidarioa antolatuko du GBGEk Galdakaon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Ekainaren 14tik 16ra bitarte Erdi Aroko IX. Azoka Solidarioa antolatuko du Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteak. Agirre Lehendakariaren plazan izango da eta urtero moduan hainbat ekintza batuko ditu.
Aurten ere Galdakaoko Boluntarion Gizarte Elkarteak Azoka Solidarioa antolatuko du Galdakaon ekainean. Zehazki, hitzordu tradizional honen 9, edizioa ekainaren 14tik 16ra bitarte izango da.
Agirre Lehendakariaren plazan kokatuko eta guztira 30 artisautza eta gastronomia postu biltzea aurreikusi dute antolatzaileek.
Halaber, azokako hiru egunetan zehar haurrentzako eta helduentzako jarduerak izango dira. Besteak beste pintakerak, jolasak eta ipuin-kontalariak izango dira Agirre Lehendakariaren plazaren inguruetan.