Eskelak ikusteko txandak egin beharko dira orain | AGINKE!
Gure herrietako horma-izkinetan ohikoa izaten da eskelak ikusten ari diren herritar taldeak topatzea. Sarritan distantziak errespetatzen ez direnez, Galarza ehorztetxeak txandakako semaforoak jartzeko erabakia hartu du. Horrela, ez da lau pertsona baino gehiago batuko toki berean.
AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!