Estanislao Irazabal kaleko irisgarritasuna eta segurtasuna hobetu dituzte

Argazkia: Galdakaoko Udala.

Galdakaoko Udalak Estanislao Irazabal kaleko urbanizazio lanak amaitu ditu, Tximelarre Bekoa eta Estanislao Irazabaleko 13. zenbakiaren arteko tartean izan direnak. Esku-hartze horri esker, kaleko irisgarritasuna eta segurtasuna hobetu ditu.

Urtarrilean hasi ziren Galdakaoko Estanislao Irazabal kalea hobetzeko obrak, eta azken hilabeteetan Tximelarre Bekoa eta Estanislao Irazabaleko 13. zenbakiaren arteko tartean egin dituzte lanak.

Galdakaoko Udalak jakinarazi duenez, obrak amaitu dira dagoeneko, eta esku-hartze horri esker inguruko irisgarritasuna eta segurtasuna hobetu dira.

Lanek espaloiak handitzea, aparkatzeko eremuak berrantolatzea eta oinezkoentzako pasabide berriak ezartzea ahalbidetu dute. Horri esker, kaleko mugikortasuna «modu ordenatuagoan eta seguruagoan garatzea posible da orain».

Era berean, esku hartzeak hiri espazio osoa berritu eta modernizatu du, argiztapen sistema hobetu duten farola berriak jarriz. «Horrek segurtasun pertzepzioa areagotzen lagundu du, batez ere gauez», adierazi du Udalak.

Beste jarduketa bi

Aurrez, espazio publikoaren kalitatea, irisgarritasuna eta hiri antolaketa nabarmen hobetu duten beste jarduera batzuk egin dira Urreta auzoan ere. Esku-hartze nagusia Gorbea Mendi kalean egin da, Kolitzamendi eta Bizkai kalea lotzen dituen tartean, Urreta eskolako patioaren parean.

Eremu horretan espazioa berrantolatu da, espaloiak handituz. Horri esker, oinezkoen joan etorriak erosoagoak eta seguruagoak dira orain, eta bi kaleen arteko lotura ere hobetu da.

Era berean, eremuan zeuden eta espazio handia hartzen zuten zaborrontzi zaharrak kendu dira eta, horien ordez, ingurunera hobeto egokitzen den eta garbiagoa eta eraginkorragoa den bilketa pneumatikoko sistema jarri da.

Horrez gain, eremua asfaltatu da eta bankuak jarri dira, espazio ordenatuagoa, irisgarriagoa eta atseginagoa lortuz, argiztapen hobearekin eta herritarren eguneroko erabilerarako kalitate handiagoarekin.

Bestalde, Bizkai kaleko farmaziaren atzealdeko tartea ere atondu da. Eraikinen arteko espazio horrek ez zuen egitura argirik eta aparkalekuaren erabilera desordenatua zen. Horrek funtzionaltasun urria eta ikuspen eskasa sortzen zuen, batez ere argi gutxiko orduetan.

situs togel

situs toto