Atzo hasi zen Andra Mari Dantza Talde galdakoztarrak urtero antolatu ohi duen Foklore Bizian dantza jaialdia eta domekan, uztailak 19, Usansolon izango dira taldeak. Usansoloko Oinarin, Kubako Camagua eta Madagaskarreko Benja Gasy taldeak arituko dira.
Andra Mari Dantza Talde galdakoztarrak urtero antolatu ohi duen Foklore Bizian dantza jaialdia atzo hasi zen eta domekan, uztailak 19, Usansolon izango dira taldeak.
Kubako Camagua eta Madagaskarreko Benja Gasy taldeak eta Oinarin Dantza Talde usansolotarra izango dira Usansoloko jardunaldiko protagonistak, eta bakoitzak bere lurraldeko dantza tradizionalak eta ohiturak ezagutaraziko ditu.
Emanaldiak 20:00etan izango dira, Unkina plazan, eta euria egingo balu, Unkina kiroldegian antolatuko da.




