Gaurtik, apirilak 21, aurrera Galdabusa eta Bizkaibusa Txomin Egileor eta N-634a lotzen dituen zubi berritik igaroko dira. Horri esker, ohiko zerbitzua berreskuratu ahal izango da Zugutzu, Txomin Egileor eta Arkotxa zonaldeetako geralekuetan.
Auzokideen eskaerei erantzunez eta ingurune seguruagoa, irisgarriagoa eta iraunkorragoa egiteko helburuz, Galdakaoko Udala guztiz berritzen ari da Txomin Egileor kalea.
Lanak azken fasean daude honezkero, eta Galdabusak eta Bizkaibusak adibidez zerbitzua berrezarriko dute zonaldean.
Autobusak Txomin Egileor eta N-634 errepidea lotzen dituen zubi berritik igaroko dira gaurtik, apirilak 21, aurrera, eta horri esker zerbitzua berreskuratu ahal izango da Zugutzu, Txomin Egileor eta Arkotxa zonaldeetako geralekuetan.




