Galdakaok adin eta zaletasun guztientzako 15 ekintza eskainiko ditu uztailean

Argazkia: Galdakaoko Udala.

Uztaileko agenda bateratua argitaratu du Galdakaoko Udalak, eta bertan adin eta zaletasun guztiei zuzendutako 15 ekintza batu ditu. Hemen batu dugu egitarau osoa, eta baita deskargatzeko aukera ere.

Tenperatura altuei aurre egin eta udaz gozatzeko 15 ekintza eskainiko dituzte Galdakaoko Udalak eta herriko eragileek uztailean zehar. Aurreko hilabeteetan bezala, agenda bateratuan argitaratu ditu Udalak, eta hemen batu dugu egitarau osoa.

Besteak beste, zinema kalean ikusteko saioak, merkatuak eta jaiak eskainiko dituzte. Hau da zerrenda osoa:

  • Uztailak 9, eguena: Gure Lurreko Merkatua, Agirre Lehendakariaren plazan
  • Uztailak 11, zapatua: Azoka, Iturrondo plazan
  • Uztailak 14, martitzena: Zinema kalean, Urretan
  • Uztailak 15, eguaztena: Galdakaokao Da Capo Musika Bandaren kontzertua, Kurtzeko plazan
  • Uztailak 15-29: Garbigune mugikorra, Ardanza parkean
  • Uztailak 16, eguena: Gure Lurreko Merkatua, Agirre Lehendakariaren plazan
  • Uztailak 16-17: Folklore Bizian jaialdia
  • Uztailak 17-19: Bengoetxeko jaiak
  • Uztailak 18, zapatua: Azoka, Iturrondo plazan
  • Uztailak 21, martitzena: Zinema kalean, Urretan
  • Uztailak 23, eguena: Gure Lurreko Merkatua, Agirre Lehendakariaren plazan
  • Uztailak 25, zapatua: Azoka, Iturrondo plazan
  • Uztailak 30, eguena: Gure Lurreko Merkatua, Agirre Lehendakariaren plazan



situs togel

situs toto