Galdakaoko enpresa bi, Bizkaiko Ogasunarekin zor handiena dutenen artean

Argazkia: Miguel Acera.

Bizkaiko Foru Aldundiak 600.000 eurotik gorako zerga-zorra duten pertsona eta enpresen zerrenda argitaratu du. Zerrendan bi enpresa galdakoztar agertzen dira, gutxienez: Duarte Galdakao Construcciones SL eta Plásticos de Galdacano SA. Baina badago besterik. Zenbateko zorra du enpresa bakoitzak?

Urtero egin ohi duen moduan, Bizkaiko Foru Aldundiak 600.000 eurotik gorako zerga-zorra duten pertsona eta enpresen zerrenda eman du ezagutzera.

Bertan 347 zergapeko agertzen dira, eta Ogasunari 594.892.933,48 euro zor dizkiote guztira.

Zerrendan agertzen diren enpresen artean, Galdakaon helbide fiskala duten enpresa bi daude, gutxienez: Duarte Galdakao Construcciones SL eta Plásticos de Galdacano SA. Gutxienez diogu, gehiago izan ahal direlako, izan ere, zerrendako enpresa bakoitzaren helbide fiskala argitzen saiatu da BINKE, baina ezinezko izan zaio guztiena jakitea.

Bizkaiko Foru Aldundiaren arabera, Duarte Galdakao Construcciones SL enpresak 1.195.965, 31 euroko zorra du, eta Plásticos de Galdácano SA 2.859.501, 66 eurokoa.

Beste bi enpresa —izenean Galdakao hitzaren aipamenik ez badute ere— galdakoztarrak ere omen dira, Motor 27 2010 SL eta Plataformas y Maquinaria 2000 SL, 950.371,62 euro eta 4.641.365,66 euro zor dutenak, hurrenez hurren.

Zerrenda osoa ezagutu daiteke hemen.



situs togel

situs toto