
Galdakaoko familia zaintzaileei laguntzeko programak lau jarduera eskainiko ditu apirilera bitarte
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Grupo MS
Zainduz programak lau jarduera eskainiko ditu apirilera bitarte, Galdakaoko familia zaintzaileei laguntzeko helburuz. Albiste honetan batu ditugu bakoitzaren datak eta izena emateko jakin beharrekoa.
Bizkaian, mendekotasuna duten pertsona gehienak etxean egoten dira eta haien familiek zaintzen dituzte, nagusiki emakume batek. Hauek ez dute beti informazio guztia edo zeregin hori garatzeko gaitasun fisiko, emozional edo ekonomiko egokirik eta honetan lagundu nahi du Galdakaoko Udalak.
Horretarako, Gabonetako etenaldiaren ostean, berriz jarri du martxan Zainduz programa, eta lau jarduera eskainiko ditu apirilera bitarte. Hauek dira hauen datak:
- Talde laguntza: Laguntza taldea, Naroa Azurmendi psikologoaren eskutik, eguaztenero, apirilaren 9ra arte, 11:00etatik 12:30era, Izarra Adinekoen elkartean
- Talde laguntza: Laguntza taldea, Naroa Azurmendi psikologoaren eskutik: eguenetan, bi astean behin, urtarrilaren 23tik apirilaren 3ra, 11:00etatik 12:30era, Olabarrietako adineko pertsonen elkartean
- Prestakuntza zerbitzua: ‘Soledad no deseada: causas y como prevenirla’ hitzaldia otsailaren 26an, 11:00etatik 12:30era, Izarra Adinekoen elkartean
- Banakako laguntza zerbitzua: Naroa Azurmendi psikologoarekin, aurretik hitzordua hartuta, Gizarte Ekintzako lokaletan
Jarduera guztiak doakoak dira eta hauetan izena emateko epea zabalik dago, 944 010 545 telefonoan.