Galdakaoko kale garbiketako langileek bertan behera utzi dute gaurtik aurrera deitutako greba
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: ELA
Galdakaoko kale garbiketako langileek bi asteko greba deitu zuten gaurtik aurrera, «KPIaren araberako soldatak bermatzea» eskatzeko. Greba bertan behera utzi dutela iragarri du ELA sindikatuak, langileak enpresarekin akordio batera heldu ostean.
Galdakaoko kale garbitzaileek, hogeita hamahiru langile guztira, gaurtik aurrea bi asteko greba deitzea erabaki zuten, «KPIaren araberako soldatak bermatzea» eskatzeko. Langileek Enviser eta Serkom enpresek osatutako Andra Mari ABEErako egiten dute lan eta Galdakaoko Udalari ematen diote zerbitzua.
ELA sindikatuak barikuan iragarri zuenez, bertan behera utzi dute greba, enpresarekin egun horretan izandako bileran akordio batera heldu ostean. Hauek dira hitzarmen berriaren edukiak:
- Hitzarmenaren iraunaldia: 2023-2024
- Soldata igoerak:
a. 2023 4%
b. 2024 3%
01/01/2025ean soldata tablak %1,8 igotzea, KPIa bermatzeko (%8,8 guztira) - Egun libre bat gehiago
- Astehelenetik zapatura egiten diren ordu extrak kobratzea igandeetan egiten direnak bezala (bikoitza)