Galdakaoko PSE-EEk herrian aniztasuna eta LGTBI+ inklusioa indartzea eskatu du

Argazkia: Galdakaoko PSE-EE.

Galdakaoko kultura, kirol eta jai eremuetan aniztasuna eta LGTBI+ inklusioa indartzea eskatu du Galdakaoko PSE-EEk, eta horretarako mozioa aurkeztuko du biharko osoko bilkuran. Besteak beste, sentsibilizazio kanpainak bultzatea aldarrikatuko du, eta baita herriko erakundeekin lan egitea ere.

Bihar, ekainak 25, hileko osoko bilkura antolatuko du Galdakaoko udalbatzak, eta bertan mozio bat aurkeztuko du Galdakaoko PSE-EEk.

Mozioan herriko kultura, kirol eta jai eremuetan aniztasuna eta LGTBI+ inklusioa indartzea eskatuko sozialistek.

«Udal-liburutegietan LGTBI+ literaturara, eleberrietara, saiakeretara, filmetara, dokumentaletara eta abarretara bideratutako espazio espezifiko, ikusgarri eta ondo seinaleztatuak sortzea eskatu dugu, baita sentsibilizazio- eta komunikazio-kanpainak egitea ere udal-espazio publikoetan, hala nola kiroldegietan, kirol-zelaietan, frontoietan, musika-eskolan, liburutegietan eta abarretan, LGTBI+ erreferenteak ikusarazteko eta diskriminazio LGTBIfobikoari esparru guztietan aurre egiteko», azaldu du Victor Trimiño bozeramaileak.

Bestalde, udalerriko kirol-, kultura-, gizarte- eta jai-erakundeekin lan egitearen aldeko apustu egin nahi du Galdakaoko PSE-EEk, LGTBI+ kolektiboa ikusarazteko kanpainak batera egiteko, prestakuntzen, planen, janzkeran sinbologia jakin bat erabiltzearen, sare sozialen eta abarren bidez.

Izan ere, sozialistek nabarmendu dutenez, 2024an egindako Euskadiko gorroto-gertakariei buruzko txostenaren arabera, sexu-orientazioagatiko edo sexu-identitateagatiko delituak Bizkaian egindako lau gorroto-delitutik bat izan ziren. «Gainera, kirol-eremua bereziki aurkakotzat hartzen da eta kolektibo horretako pertsonen ikusgarritasun falta orokorra nabarmentzen da», azpimarratu dute.

«Errealitate hori kontuan hartuta, positibotzat jotzen dugu ekainaren 28an ospatzen den LGTBIQ+ Harrotasunaren Eguna bezalako datak, gizarte osoaren sentsibilizazioaren eta aniztasunaren alde apustua egiteko. Hala ere, argi dago beharrezkoa dela urte osoan zehar LGTBI+ pertsonen benetako berdintasunaren eta ikusgarritasunaren aldeko eta diskurtso eta jarrera LGTBIfobikoen aurkako zeharkako eta sektore anitzeko jarduerak egitea. Jarduera horiek administrazio publikoek gidatu behar dituzte, baina udalerriko eragileak ere inplikatu behar dituzte», adierazi du Trimiñok.

situs togel

situs toto