Galdakaoko Udalak nerabeentzako ekintzak antolatuko ditu bariku iluntzetan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Comba Paintball
Galdakaoko Udalak 12 eta 17 urte arteko nerabeentzat antolatzen duen ‘ITXI PArKEAN!!’ egitasmoa bueltan da. Honen baitan ekintzak antolatuko ditu bariku iluntzeetan eta hemen batu ditugu ekintzen datak eta tokiak.
Galdakaoko Udaleko Gazteria arloak ‘ITXI PArKEAN!!’ izeneko egitasmoa martxan jarri du berriz ere, 12 eta 17 nerabeei zuzenduta. Honen baitan hainbat ekintza antolatuko dituzte azaroko, abenduko eta urtarrileko bariku iluntzetan.
Ekintzak 18:30etik 20:30era bitarte egingo dira eta sarrera librea izango da. Hauek dira datak eta tokiak:
- Azaroak 22: Ligthpainting, kamara blindatua, eta makillaje eta pelukeria Gore tailerra, Gandasegiko arkupeetan.
- Azaroak 29: Paintball eta Monster Chef, Aperribaiko frontoian.
- Abenduak 13: ‘Holter familiaren memoria’ ihes-gela misteriotsua, ‘Zatoz ebakuntza batera’ zientzia tailerra eta parkour tailerra, Gandasegiko arkupeetan.
- Urtarrilak 24 eta 25: Graffiti tailerra eta DJ tailerra, Plazakoetxeko Topagunean. Topaguneko hormak giro ederrean margotuko dira bertan.
Udalak azaldu duenez, aurrekontu parte hartzaileetan egindako proposamenari erantzuna emanez abiatu zen ekimena
eta «gazteek zein gurasoek oso gogo onez hartu duten aisialdi modu batean bihurtu da».