BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Iñigo Hernando da Galdakaoko politikaririk baloratuena, 7,6ko puntuazioarekin

      2025-07-11
      0
    • Ainhoa Cantalapiedra galdakoztarraren azken diskoa, iTuneseko lehen postuan

      2025-07-11
      0
    • Aparkalekuen falta da galdakoztarren arazorik nagusiena

      2025-07-11
      0
    • Da Capo Musika Bandak eta Maider Legarretak kontzertua eskainiko dute Galdakaon

      2025-07-11
      0
    • Usansoloko Udalak lehenengo gizarte langilea kontratatu du

      2025-07-11
      0
    • Iskander Sagarminagak Hiruko Koroa lortu du, Katalina kanala igerian zeharkatu ostean

      2025-07-10
      0
    • Galdakaotik igaroko da aurtengo Espainiako Vuelta, irailean

      2025-07-10
      0
    • Ainhoa Cantalapiedrak Pinpilinpauxa txosnan kontzertua eskainiko du, Bilboko Aste Nagusian

      2025-07-09
      0
    • Haurrentzako ur puzgarriak jarriko dituzte bihar Elexaldeko igerilekuetan

      2025-07-09
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ane Irazola eta Emilio Mardaras: «Euskadiren historia ezagutzera ematea du helburu Sabino ...

      2025-06-23
      0
    • Fran Sierra: «Astrologia ez da magia, zeruaren irakurketa sinbolikoa baizik»

      2025-06-23
      0
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Eraso matxistak... Udala bidelagun?», Aintzane Urkiza

      2025-07-07
      0
    • «Elaia gurean», Manu Etxebarria

      2025-06-23
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-06-18
      0
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Santiago Amillanoren argazkiak

      2025-06-23
      0
    • Mundutik Galdakaora euskara tarteko

      2025-06-23
      0
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Aktualitatea
Hasiera›Albisteak›Aktualitatea›Galdakaoko XII. Herri Krosean izena emateko epea zabalik dago

Galdakaoko XII. Herri Krosean izena emateko epea zabalik dago

Galdakao
2024-04-23
466
0

TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Jabi Rojo

Aurten ere Galdakaoko Herri Krosa antolatuko du Galdakao Atletismo Taldeak apirilaren 28an. Lasterketaren hamabigarren edizioa izango da eta izena emateko epea zabalik dago.

Galdakaoko eta inguruko herrietako ehundaka kirolari batuko ditu berriz Galdakao Atletismo Taldeak Herri Krosean. Apirilaren 28an izango da lasterketa eta hamabigarren edizioa izango da aurtengoa.

Urreta kiroldegiaren inguruan izango da lasterketa eta izena emateko epea zabalik dago Galdakao Atletismo Taldearen webgunean apirilaren 25era arte. Halaber, probaren egunean bertan eman ahal izango da izena antolakuntzaren standean, prezio hauetan:

  • Izen emate orokorra (apirilaren 25a baino lehen): 10 €
  • Aurretiko izen ematea 14 urtetik beherakoentzat (2010etik aurrera jaioak) eta kategoria paralinpikoa: doakoa
  • Izen emate orokorra probaren egunean bertan: 15 euro
  • Izen ematea 14 urtetik beherakoentzat (2010etik aurrera jaioak) eta kategoria paralinpikokoa probaren egun berean: 5 euro

Galdakaoko Herri Krosean federatuta dauden korrikalariak zein federatu gabekoek parte hartu dezakete eta kategoriak eta distantziak honako hauek izango dira:

  • Benjaminak (2014 eta 2015 urteetan jaioak) Irteera ordua: 11:00. Distantzia: 600 metro. Itzuli bat A zirkuituari.
  • Kimuak (2012 eta 2013 urteetan jaioak) Irteera ordua: 11:15. Distantzia: 1.000 metro. Itzuli bat B zirkuituari.
  • Haurrak eta Kadeteak (2009, 2010 eta 2011an jaioak) Irteera ordua: 11:30. Distantzia: 2.000 metro. Bi itzuli B zirkuituari.
  • Paralinpiar kategoria Irteera ordua: 11:45. 1. Kategoria egokitua (distantzia: 1.000 metro. Itzuli bat B zirkuituari). 2. Kirol trebetasunak (distantzia: 2.000 metro. Bi itzuli B zirkuituari).
  • Gazteak (2006 eta 2007urteetan jaioak), Juniorrak (2004 eta 2005 urteetan jaioak), Seniorrak (34 urtera arte) eta Beteranoak (35 urte edo gehiago). Irteera ordua: 12:00. Distantzia Gazteak-Juniorrak: 3.854 metro. Bi itzuli C zirkuituari. Distantzia Seniorrak-Beteranoak: 7.708 metro. Lau itzuli C zirkuituari.

Sariei dagokienez, senior kategoriako irabazleei (lehen gizonezkoa eta lehen emakumezkoa) garaikur bat eta txapel bat emango zaizkio, bai eta gizonezkoen eta emakumezkoen kategoria absolutuko lehen hiru sailkatuentzako diruzko sariak ere: 150 euro (1. mailakoa), 90 euro (2. mailakoa) eta 60 euro (3. mailakoa).

Kategoria absolutuan sailkatzen den herriko lehen gizonezko eta lehen emakumezkoarentzat ere saria egongo da, eta baita garaikurrak lehenengo hirurentzat kategoria eta sexu bakoitzean. Dortsala jasotzean, partehartzaile guztiei probaren oroitzapenezko kamiseta bat oparituko zaie, eta poltsa bat emango zaio parte-hartzaile bakoitzari helmugara iritsi bezain laster, elikagaiekin eta freskagarriekin.

Gainera, sarien zozketa egingo da proba amaitzean eta parte hartuko duten kirolariek Urretako kiroldegiko aldagelak erabili ahal izango dituzte.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

‘Bermutaren kermessea’ eta ‘Musika kutxatxoa’ ikuskizunak eskainiko ...

Hurrengo albistea

Campus Zulaibarrek bere hezkuntza eskaintza handitu du | ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Aktualitatea

    Hurrengo ikasturterako aurrematrikulazioa egiteko epea otsailaren 13tik 24ra zabalduko da

    2023-01-20
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Liztor asiarren kontrako kanpaina abiatu du Galdakaoko Udalak

    2024-03-19
    Galdakao
  • Aktualitatea

    EAEko Auzitegi Nagusiak onartu egin du Usansoloren segregazio prozesuarekin jarraitzea

    2023-02-20
    Usansolo
  • AktualitateaAlbisteak

    Uraren kontsumoa aztertzeko sistema frogatu dute Galdakaon

    2023-07-11
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Barandiaran AEK euskaltegikoek ‘spot’ itxurako bideoa grabatu dute

    2024-09-25
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Lanzadera jarriko dute Usansoloko erdigunearen eta ospitaleko Metro geltokiaren artean

    2024-03-05
    Usansolo

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Iñigo Hernando da Galdakaoko politikaririk baloratuena, 7,6ko puntuazioarekin

Herrian egiten ari diren lanei buruz herritarrek duten iritzia ezagutzeko eta haien lehentasunak eta kezkak jakiteko helburuz...
  • Ainhoa Cantalapiedra galdakoztarraren azken diskoa, iTuneseko lehen postuan

    Galdakao
    2025-07-11
  • Aparkalekuen falta da galdakoztarren arazorik nagusiena

    Galdakao
    2025-07-11
  • Da Capo Musika Bandak eta Maider Legarretak kontzertua eskainiko dute Galdakaon

    Galdakao
    2025-07-11
  • Usansoloko Udalak lehenengo gizarte langilea kontratatu du

    Usansolo
    2025-07-11

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu