Galdakaon erosteagatik sariak banatuko dituzte hurrengo astean
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Beetrack
Gu Dendari elkarteak eta Galdakaoko Udalak herriko merkataritzari laguntzeko kanpaina berria jarriko dute martxan hurrengo astean zehar. Honen baitan sariak banatuko dituzte Galdakaon eroskegatik egiteagatik.
Herriko merkataritza bultzatzen jarraizen dute Gu Dendari elkarteak eta Galdakaoko Udalak eta ildo honetan kanpaina berria jarriko dute martxan elkarlanean. ‘Herrian erosi eta denok irabazi’ izango da leloa eta hurrengo astean zehar antolatuko da, irailaren 9tik 15era.
Kanpainari atxikitako saltokietan erosketak egiten dituzten herritarrei zuzenduta dago egitasmoa. Hurrengo astean zehar egindako erosketengatik, sari ezberdinak izan ditzaketen txartelak emango dira. Sari hauen artean, soka-motxilak, kantinplorak edo 10 euroko balioa duten opari txekeak egongo dira.
Guztira 1.400 sari banatuko dira guztira kanpainan zehar eta Galdakaoko Udalak herritarrei dei egiten die «ohiko erosketak tokiko merkataritzan egin ditzaten».