Gaur da Andra Mari LH-n eta Galdakaoko Ostalaritza Eskolan aurrematrikula egiteko azken eguna

Argazkia: Galdakaoko Udala.

Galdakaoko Lanbide Heziketako bi zentroek —Andra Mari Lanbide Heziketak eta Galdakaoko Ostalaritza Eskolak— aurrematrikula egiteko epea ireki dute. Gaur, maiatzak 22, da azken eguna.

Aurtengo ikasturtea amaitu ez den arren, ikastetxeak hasi dira hurrengoa prestatzen. Galdakaoko Lanbide Heziketako bi ikastetxeek, Ostalaritza Eskolak eta Andra Mari Lanbide Heziketak, aurrematrikula egiteko epea ireki dute.

Izena emateko azken eguna gaur, maiatzak 22, da eta presentzialki edo online eman daiteke.

Andra Mari LH zentroaren eskaintzak administrazio eta kudeaketa arloko ikasketak hartzen ditu barne, baita mekatronika industrialarekin, mantentze lan elektromekanikoarekin, telekomunikazio instalazioekin, eta elektrizitatea eta elektronikarekin lotutakoak ere. Horrez gain, sistema informatikoekin eta zibersegurtasunarekin zerikusia duen formakuntza ere eskaintzen du.

Galdakaoko Ostalaritza Eskolak aldiz, sukaldaritza eta ostalaritza arloko prestakuntza du ardatz, sukaldaritza eta gastronomia, okintza, gozogintza eta konfiteria, eta jatetxe arloko zerbitzuak bezalako zikloak eskainiz. Espezializazio ikastaroak eta sukaldaritza eta ostalaritza zuzendaritzako titulazio bikoitza ere eskaintzen ditu, besteak beste.

Ikasgunea plataforma digitalaren bidez kudeatzen da onarpen prozesua bi kasuetan. Bertan, matrikulazioa, dokumentazioaren entrega eta onarpen fasearen jarraipena egiten dira.

Zentro bakoitzari buruzko informazio gehiago euren webgune ofizialetan kontsulta daiteke: Andra Mari LH eta Ostalaritza Eskola.

situs togel

situs toto