Geltokia erdigunean eskatzeko aldarria alderdi politikoen egoitzetara eramango dute
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Geltokia Erdigunean
Usansolotarrek Metro geltokia erdigunean eskatzen jarraitzen dute eta bihar Bilbora joango dira berriz. Kasu honetan, EAJren, PSEren eta Euskal Trenbide Sarearen egoitzetara joango dira, «argi izan dezaten erdiguneko geltokia nahi dugula!».
Urte berriaren hasierarekin batera, mobilizazioekin jarraitu dute usansolotarrek Metroaren 5. proiektuan geltokia erdigunean eskatzeko. Bihar, urtarrilak 18, Bilbora joango dira berriz, Geltokia Erdigunean plataformak deitutako manifestaziora.
Kasu honetan, EAJren egoitza den Sabin Etxetik abiatuko dira 10:00etan eta ondoren Euskal Trenbidearen eta PSEren egoitzetara joango dira, «argi izan dezaten erdiguneko geltokia nahi dugula!».
Usansolotik Bilbora joateko 09:30ean tren geltokian geratu dira.