Geltokia Erdigunean plataforma izango da Usansoloko jaietako pregoilaria
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Geltokia Erdigunean plataforma
Bihartik domekara bitarte ospatuko dira Usansoloko San Andres jaiak eta Jai Batzordeak jakinarazi duenez, Geltokia Erdigunean plataforma izango da aurtengo pregoilaria.
Bihar, azaroak 29, hasiko dira Usansoloko San Andres jaiak eta domekara bitarte adin guztientzako egitarauaz gozatzeko aukera eskainiko dute, BINKEk jaso zuen moduan.
Jaietako momenturik berezienetako bat pregoia eskaini eta txupina botatzeko momentua izan ohi da eta aurten pregoilaria izateko ardura Geltokia Erdigunean plataforma izango duela jakinarazi du Usansoloko Jai Batzordeak.
Plataforma honek Metroko 5. lineako proiektuaren baitan Usansoloko erdigunean geltokia ezartzea aldarrikatzen ari dira duela hainbat hilabetetik mobilizazioekin eta auzokideekin batera aldarria Eusko Legebiltzarrera eta Bizkaiko Foru Aldundira ere eraman dute.