Gizon bat atxilotu dute Galdakaon, trenbideko katenariako kablea mozteagatik

Argazkia: Google Maps.

Ertzaintzak 42 urteko gizon bat atxilotu zuen domekan Galdakaon, Zugutzuko tren-geltokiaren inguruan trenbideko kablea mozteagatik. Mozketaren momentuan teknikariek kable-mozketa batek eragindako konexio-eten bat erregistratu zuten aginte-postuan.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen domekan Galdakaon, goizaldeko ordu bata inguruan.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen domekan Galdakaon, goizaldeko ordu bata inguruan.

Azaldu duenez, Ertzaintzari jakitera eman zioten ustez kablea lapurtu zutela Galdakaoko tren-geltokiaren parean, teknikariek kable-mozketa batek eragindako konexio-eten bat erregistratu baitzuten aginte-postuan.

Ibaizabalgo Ertzain-etxeko agenteak katenariako etena zegoen puntura joan zirenean, aipatutako kalteak egiteko erabilitako eskailera luzagarri handi bat aurkitu zuten bertan.

Inguruan, ertzainek gizon bat aurkitu zuten autobus-markesina baten atzean ezkutatuta, eta handik gertu ustez gizonarena zen furgoneta bat zegoen aparkatuta.

Ibilgailuaren eta kablea moztuta zegoen lekuaren artean, trenbide-esparruaren barruan, bi zizaila handi eta bihurkin bat aurkitu zituzten, eta furgoneta barruan identifikatutako gizonaren beste hainbat gauza zeuden.

«Gizona in fraganti harrapatu zutela eta trenbidearen funtzionamendu normala eragozten zuten kalteak egin zituela egiaztatu ondoren, polizia-patruila batek atxilotu egin zuen ebasketa-delitua eta kalteak, trenbide bat izateagatik astunduak, leporatuta», adierazi du Segurtasun Sailak.

Atxilotua Bilboko Guardiako Epaitegiaren eskuetan jarri zuten.

situs togel

situs toto