Ertzaintzak hildako pertsona bat aurkitu zuen atzo arratsaldean Arkotxatik Galdakaora doan bidean. Momentuz ez dira heriotzaren kausak ezagutzen, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.
Arkotxan, Galdakaora doan errepidearen ondoan Ertzaintzak gorpu bat aurkitu zuela jakinarazi zuen atzo Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.
Zehazki, agenteek 16:30ean aurkitu zuten gorpua, Txomin Egileor errepide ertzean, abandonatutako hainbat industria-pabilioiren ondoan.
Momentuz ez dira heriotzaren kausak ezagutzen, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.




