GOTx elektrotxaranga tronpeta-jotzaile bila dabil
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Aitzol Zamalloa
Tronpeta-jotzaile bila dabilela ezagutzera eman du GOTx elektrotxaranga galdakoztarrak sare sozialen bitartez. Hurrengo albistean batu dugu interesa duenak egin beharrekoa.
Galdakao eta inguruetako plaza eta kaleetan zehar hainbatetan entzun ahal izan dira GOTx elektrotxarangaren doinuak. Duela urtebete luze sortu zen herriko lehen elektrotxaranga eta Binkeri aitortu moduan, jotzeko proposamen asko izan zituzten hasieratik.
Besteak beste, martxoaren 4an ospatuko den Usansoloko VII. Gazte Egunean arituko dira Kaos Etiliko eta Beranduegi taldeekin batera.
Akabu taldeko lau musikarik eta beste lau kidek osatu zuten orduan elektrotxaranga eta orain kide berri baten bila dabilela ezagutzera eman dute sare sozialen bitartez. Zehazki, tronpeta-jotzaile bat behar dutela jakinarazi dute.
Interesa izanez gero edo informazio gehiago ezagutzeko, 689507111 zenbakira edo haien Instagram kontura idaztea eskatu du taldeak.