U113 taldeak Usansoloko Binakako Duatloiaren hirugarren edizioa antolatuko du urriaren 4an. Izena emateko epea zabalik dago.
Martxoaren 22an zen antolatzekoa U113 Triatloi Talde usansolotarra bere Binakako Duatloiaren hirugarren edizioa, baina atzeratu egin behar izan zuen.
Azkenean, urriaren 4an antolatuko da, eta izena emateko epea zabalik dago irailaren 28ra bitarte webgune bitartez.
Lasterketa 11:00etan hasiko da, eta aurreko edizioan bezala parte-hartzaileek 5 kilometro egingo dituzte korrika, beste 20 bizikletaz eta azkenik 2,5 kilometro korrika.




