Bizkaia, Gipuzkoa, Errioxa, Araba, Nafarroa eta Iparraldeko jokalariak batzen dituen GRABNI pilota txapelketako finalak asteburuan lehiatuko dira. Gazte mailakoak Galdakaon izango dira, eta lau partida hartuko ditu bihar Kurtzea frontoiak.
Martxoaren 15ean GRABNI pilota txapelketa hasi zuten Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa, Errioxa eta Iparraldeko federazioek, eta asteotan herrialde horietako frontoi ezberdinetan txapelketaren finalak jokatuko dira.
Galdakaok esaterako, gazte mailako finalak hartuko ditu bihar, apirilak 30, 19:00etan. Kurtzea frontoian lau partida lehiatuko dira. Bikotekako bi partida izango dira, gizonezkoak eta emakumezkoak. Ondoren, banakakoan ere emakumezkoak eta gizonezkoak izango dute txapela jokoan.
Hauek izango dira partida guztiak:
- Eskuz banakako gazteak, gizonezkoak: Gipuzkoa vs. Nafarroa
- Eskuz banakako gazteak, emakumezkoak: Nafarroa vs. Iparralde
- Eskuz binakako gazteak, gizonezkoak: Nafarroa vs. Gipuzkoa
- Eskuz binakako gazteak, emakumezkoak: Nafarroa vs. Gipuzkoa




