Hiru gizon atxilotu dituzte, Galdakaoko etxebizitzetan lapurretak egiteagatik

Argazkia: Ertzaintza.

Ertzaintzak eta Espainiako Poliziak etxebizitzetan indarra erabiliz lapurretak egiten zituen talde kriminal bateko hiru kide atxilotu dituzte. Galdakaoko, Zornotzako, Durangoko, Alacanteko, Elxeko eta Alcoyko etxebizitzatan lapurretak egitea egotzi diete.

Ikerketa bateratu baten ondoren, Ertzaintzak eta Espainiako Poliziak etxebizitzetan indarrez, itsasgarri-haria izeneko metodoa erabiliz, lapurreta egiten espezializatutako talde kriminal ibiltari bat desegin dute. 

33, 34 eta 38 urteko hiru pertsona atxilotu dituzte, Bizkaian —Galdakaon, Amorebieta-Etxanon eta Durangon— eta Alacanten egindako hogei lapurreta argitzea lortu ostean.

Ertzaintza aurtengo otsailean hasi zen ikertzen, jakin zuenean egun gutxi batzuetan bost lapurreta egin zituztela Bizkaian, zehazki Amorebieta-Etxanon, Durangon eta Galdakaon, eta guztietan itsasgarri-haria izenez ezagutzen den metodoa erabili zutela.

Metodo horretan, lapurreta egiteko unean etxean norbait zegoen egiaztatzeko, itsasgarri-hariak jartzen zituzten etxera sartzeko atearen eta markoaren artean.

Handik egun batzuetara, lapurrak markatzaileak jarritako etxeetara itzultzen ziren, eta jarritako lekuan bazeuden, horrek esan nahi zuen inor ez zela etxean sartu eta litekeena zela, beraz, etxekoak ez egotea.

Egindako lehenengo ikerketetan egiaztatu zuten lapurreten egilea etxebizitzetan indarra erabiliz lapurretak egiten zituen talde antolatu bat zela, eta, antza denez, kideak Torreviejan bizi zirela, nahiz eta Espainiar Estatu osoan egiten zituzten lapurretak.

situs togel

situs toto