Hondakin uren saneamendu sarea konpontzeko lanak egiten ari dira Plazakoetxen
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Hondakin uren saneamendu sarea konpontzeko obrak egiten ari dira Plazakoetxe inguruan eta Udalak lanak hurrengo asteetan amaitzea aurreikusi du. Duela hilabete inguru hasi ziren lanak, bertan sortzen ziren buxadura eta filtrazio arazoak konpontzeko.
Plazakoetxe inguruan sortzen ziren buxadura eta filtrazio arazoak konpontzeko helburuz, uren saneamendu sarea konpontzeko lanak hasi zituen Galdakaoko Udalak duela hilabete inguru. Jakinarazi duenez, obrak «abiadura onean» doaz eta hurrengo asteetan amaitzea aurreikusi du.
Hondatuta zeuden bi kutxatila konpondu dira Plazakoetxen, eta horiek lotzen zituzten hodiak aldatu eta beste batzuk jarri dira. Lan hauek hauek egin ahal izateko lurpean hiru metroko sakoneraraino induskatu behar izan da eta horrek «luzatu eta zaildu» ditu lanak.
Plazakoetxeko lanak amaitzen direnean makinak eta langileak Mugurura joango dira, bertan dagoen antzeko arazoa konpontzeko.