Ibaizabalek Challenge Ligara igotzeko partida erabakigarria jokatuko du domekan, Urretan

Argazkia: Ibaizabal Saskibaloi Taldea.

Challenge Ligara igotzeko partida erabakigarria jokatuko du Ibaizabal Saskibaloi Taldeak domekan Urreta kiroldegian, ESCO Grupo Femenino Alcorcón taldearen kontra. Galdakoztarrek 21 puntugatik galdu zuten finalerdietako joaneko partida, eta markagailu hori irauli beharko dute.

Ibaizabal Saskibaloi Taldea bigarren izan da aurten LF2 Ligan, eta horri esker lorpen historikoa eskuratu du: datorren denboraldian Challenge Liga jokatzeko playoff-ak lehiatzea.

Galdakoztarrek playoff-en lehen fasea gainditu zuten, CD Distrito Olímpico garaitu ostean.

Pasa den asteburuan ordea, finalerdietako joaneko partida jokatu zuten Madrilen, ESCO Grupo Femenino Alcorcón taldearen aurka, eta 21 puntugatik galdu zuten. Hortaz, bigarren partida erabakigarrian markagailua irauli beharko dute galdakoztarrek.

Partida hori domekan, maiatzak 24, jokatuko da Urreta kiroldegian, eta klubetik herritarrak deitu dituzte Urretara gerturatu eta taldea animatzera: «Finalera iristea oso zaila den arren, ezin dugu amore eman oraindik!».

situs togel

situs toto