Galdakaoko EH Bilduk Mundua sutan dago eta gu Herri ukatu (txiki) bat gara solasaldia antolatu du biharko, apirilak 23, Torrezabal Kultur Etxean. Saioa Igor Zulaika EH Bilduko Nazioarteko Politika eta Harremanen arduradun eta legebiltzarkideak gidatuko du.
Ukrainiako inbasioa, Gazako genozidioa, Iranen kontrako erasoa… Mundua sutan dago eta ez da erraza egoera ulertzea». Abiapuntu horretatik, solasaldia antolatu du biharko, apirilak 23, Galdakaoko EH Bilduk.
Saioa Torrezabal Kultur Etxeko erakusketa gelan izango da 19:00etan, eta Igor Zulaika EH Bilduko Nazioarteko Politika eta Harremanen arduradun eta legebiltzarkideak gidatuko du.
«Solasaldia nazioarteko egoera geopolitikoaren inguruan hausnartzeko eta eztabaidatzeko izango da», adierazi du EH Bilduk.




