Iker Gomez galdakoztarrak Espainiako Esgrima Txapelketan parte hartuko du
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Ainhoa Mantilla
Espainiako Esgrima Federazioak ezagutzera eman du zeintzuk izango diren maiatzaren 27an Santanderren ospatuko den 17 urte azpiko txapelketaren parte-hartzaileak. Haien artean Iker Gomez gazte galdakoztarra izango da, Maestro Suñé taldeko kirolaria.
Gazte da oraindik baina emaitza oso onak lortu ditu orain arte Iker Gomez galdakoztarrak. Espainiako Esgrima Federazioak ezagutzera eman duenez, Santanderren maiatzaren 17an ospatuko den 17 urteko azpiko txapelketan parte hartuko du.
Pasa den larunbatean Ciudad Realen denboraldiko azken lehiaketan parte hartu zuen Maestro Suñé taldeko 15 urteko gazteak, Adrián Fuente eta Lander Ruiz taldekideekin batera. Honetan izandako emaitzaren ostean 33. postua lortu du Gomezek sailkapen orokorrean, 1.707,26 punturekin. Hortaz, estatu mailako txapelketan parte hartuko du maiatzean.
Urtean zehar egindako lanaren emaitza da lorpen hau, taldetik adierazi dutenez. Besteak beste, Gomezek abenduan ospatu zen Bizkaiko I. Esgrima Txapelketa irabazi zuen.