Pasa den zapatuan Bizkaiko Benjamin Teknika Txapelketa ospatu zen Bilbon, eta bertan parte hartu zuen Urreta Taekwondo Taldeak. Klub galdakoztarreko Iker Gonzalez txapeldunorde izan zen, eta zilarrezko domina lortu zuen.
Ehunka kirolari batu ziren zapatuan Bilboko Bizkaia frontoian, Bizkaiko Benjamin Taekwondo Teknika Txapelketa lehiatzeko.
Bertan Urreta Taekwondo Taldeko zenbait kidek parte hartu zuten, eta Iker Gonzalez txapeldunorde izan zen. Hortaz, zilarrezko domina lortu zuen gaztetxoak.
Bestalde, Arene Olagortak zazpigarren postua lortu zuen, eta Soumia Cherkaoui, eta Arrate del Blanco ez zuten finalera sailkapena lortu.




