BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Testuak itzultzeko eta euskara ikasteko tresnak jarri ditu Galdakaoko Udalak herritarren eskura

      2025-06-23
      0
    • Kale liburutegiak jarri dituzte Txistulandan, Bengoetxen eta Berezikoetxen

      2025-06-23
      0
    • Bekeako zubia itxiko dute gauez gaurtik eguenera bitarte

      2025-06-23
      0
    • Auzotik Galdakaoko lau eremutako kontseiluak hurrengo egunetan batuko dira

      2025-06-23
      0
    • BIDEOA | Auto batek zenbait pertsona harrapatu ditu Urretako jaietako «motor show» ...

      2025-06-22
      0
    • Jon Gomez eta Ibon Lopez de Letona, txapeldun Bilbao Jokoan saskibaloi lehiaketan

      2025-06-20
      0
    • Poteo musikatua antolatu dute gaurko Usansolon

      2025-06-20
      0
    • Euskadiko Hondartza-Bolei Txapelketa hartuko du Galdakaok hurrengo asteburuetan

      2025-06-20
      0
    • EGITARAUA | San Juan bezpera ospatuko dute astelehenean Galdakaon, Gorosibain eta Usansolon

      2025-06-20
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ane Irazola eta Emilio Mardaras: «Euskadiren historia ezagutzera ematea du helburu Sabino ...

      2025-06-23
      0
    • Fran Sierra: «Astrologia ez da magia, zeruaren irakurketa sinbolikoa baizik»

      2025-06-23
      0
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Elaia gurean», Manu Etxebarria

      2025-06-23
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-06-18
      0
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Santiago Amillanoren argazkiak

      2025-06-23
      0
    • Mundutik Galdakaora euskara tarteko

      2025-06-23
      0
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Aktualitatea
Hasiera›Albisteak›Aktualitatea›Indakeria Matxistaren Aurkako Eguneko Adierazpen Instituzionala kaleratu du Galdakaoko Udalak

Indakeria Matxistaren Aurkako Eguneko Adierazpen Instituzionala kaleratu du Galdakaoko Udalak

Galdakao
2024-11-25
316
0

TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: BINKE

Gaur, azaroak 25, Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna da eta honen harira Adierazpen Instituzionala kaleratu du Galdakaoko Udalak. Hemen batu dugu testua hitzez hitz.

Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Adierazpen Instituzionala kaleratu du gaur Galdakaoko Udalak. Honetan, besteak beste, erreakzio matxisten aurrean horma kolektiboa aktibatzeko eta Hezkuntza Sailarekin hitz egiteko bideak erabiltzeko konpromisoak hartu ditu.

Hemen batu dugu Udalak argitaratutako adierazpena, hitzez hitz:

«Azaroaren 25a Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta, Udalak gaitzespen irmoa adierazten du indarkeria matxistaren adierazpen guztien aurrean, eta beste erakunde batzuekin, mugimendu feministarekin eta gizarte osoarekin modu koordinatuan lan egiten jarraitzeko konpromisoa berresten du.

Aurten, arreta jarri nahi dugu emakumeen aurkako indarkeria matxistaren diskurtso ukatzaileetan, ultraeskuinak aurrera egiteko Europako eta munduko testuinguru batek bultzatuta jaiotzen baitira. Emakumeen eskubideetan izandako aurrerapenen aurreko erreakzio horrek, emakumeen eta haien inguruaren aurkako indarkeria ezereztu egiten du, eta oraindik haratago doa, lege aldaketen biktimak gizonak direlako ustea sustatuz, berdintasunari eta indarkeria matxistari dagokienez.

Nahiz eta gero eta sentsibilizazio eta kontzientzia kolektibo handiagoa egon emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizartearen alde,  –bai esparru legalean eta politikoan, bai sozialean–, gaur egungo joera neomatxista hazten ari da, batez ere kolektibo eta adin tarte batzuetan eta eremu digitalean, bereziki. Manosfera deitu zaion eremuan, mezu misogino eta berdintasunaren aurkako mezu ugari daude. Ondorioz, «indarkeriak ez duela generorik«, «asmakizun ideologikoa» dela eta berdintasun politikak urrunegi iritsi direla bezalako mezuak jasotzen ari da gizartea.

Diskurtso horien aurrean, emakumeen aurkako indarkeria matxistaren datuek gogorarazten digute gure gizarteak egiturazko arazo bat duela, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean oinarritzen dena. Negazionismoa arazo globala da, eta Nazio Batuek ere alarma piztu dute berdintasunaren aurkako mehatxu gero eta handiagoez eta misoginiaren normalizazioaz ohartarazteko, batik bat, hedabide digitaletan.

Hori guztia kontuan hartuta, Galdakaoko Udalean emakumeen aurkako indarkeria ezereztu nahi duen edozein diskurtsoren aurka agertzen gara, eta honako konpromiso hauek hartzen ditugu:

• Gure herrian, euste horma kolektiboa aktibatzea, emakumeen aurkako indarkeria ukatzen edo/eta ezerezten duen edozein erreakzio matxistaren aurrean, tokiko eragile guztiekin lan eginez, mezu ukatzaileak indargabetzeko eta tokiko bizitzan barneratzeko eta halakoak sortuz: partaidetza mahaiak, zurrumurru misoginoei eta mezu ukatzaileei aurre egiteko tokiko sareak, komunikazio bateratuak, erantzun publiko eta kolektiboko protokoloak.

• Gazteei zuzendutako sentsibilizazio neurriak hartzea, batez ere mutilei zuzendutakoak, egunero jasotzen dituzten mezu misoginoak, emakumeen aurkako mezu bortitzak eta berdintasunaren aurkakoak desaktibatzeko, batik bat, bitarteko digitalen bidez.

  • Gune formal eta informaletan, eskola komunitateari zuzendutako hezkuntza eta prestakuntza prozesuak indartzea, indarkeria matxistaren aurrean mezu eta jarrera ukatzaile horiei aurre egiteko eta desaktibatzeko.
  • Hezkuntza Sailarekin hitz egiteko bideak erabiltzea, eskola curriculumean jarrera ukatzaileetan eta jarrera matxisten normalizazioan esku hartzea indartzeko.
  • Berdinsareatik, eta beste sareetatik ere,  udalerriek sarean ekiteko aukera indartzea, negazionismoari aktiboki aurre egiteko eta udalerriek indarkeria matxistaren aurka kolektiboki borrokatzeko egiten duten apustua berresteko.
  • Mugimendu Feministak eta Emakume taldeek indarkeria matxistararen aurka egiten duten lana aitortu.

Era berean, Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta, herrian antolatuko diren ekitaldietan parte hartzera animatu nahi ditugu herritarrak, emakumeen aurkako indarkeria matxista mota guztien aurrean gaitzespena modu aktiboan adierazteko, horien negazionismoa eta ezereztea barne».

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Ander Madinak urrezko domina bi lortu zituen ...

Hurrengo albistea

ARGAZKIAK | Torrezabalen 30. urteurren-jaia 26 iruditan

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Aktualitatea

    Usansoloko udalekuetan izena emateko epea zabalik dago

    2024-05-29
    Usansolo
  • AktualitateaArgazkiakErreportajeak

    ARGAZKIAK | Maxameko langileak Pentsiodunen deialdira batu dira gaur

    2022-03-07
    Binke
  • AktualitateaAlbisteak

    Erletxe eta Boroa arteko bidegorriaren diseinua onetsi du Bizkaiko Foru Aldundiak

    2023-07-27
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Errepresioen testigantzak jasotzeko atari berria jaio da: Galdakao Oroimena

    2023-02-02
    Galdakao
  • AktualitateaAlbisteak

    Galdakaoko Musika Banda Da Capok kontzertua eskainiko du Valentzian

    2023-07-06
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Usansoloko Binakako Duatloiaren bigarren edizioa apirilaren 7an antolatuko da

    2024-03-04
    Usansolo

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Testuak itzultzeko eta euskara ikasteko tresnak jarri ditu Galdakaoko Udalak herritarren eskura

Galdakaoko Udalak «euskara zaintzeko eta biziberritzeko konpromisoa nabarmen indartu du azken urteotan» eta ildo honetan..
  • Kale liburutegiak jarri dituzte Txistulandan, Bengoetxen eta Berezikoetxen

    Galdakao
    2025-06-23
  • Bekeako zubia itxiko dute gauez gaurtik eguenera bitarte

    Galdakao
    2025-06-23
  • Auzotik Galdakaoko lau eremutako kontseiluak hurrengo egunetan batuko dira

    Galdakao
    2025-06-23
  • BIDEOA | Auto batek zenbait pertsona harrapatu ditu Urretako jaietako «motor show» erakustaldian

    Galdakao
    2025-06-22

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu