Adiskidetasunaren inguruan hausnartzen du Infinitudrama konpainiak Promesarik txikiena obran. Barikuan, maiatzak 22, Galdakaon aurkeztuko du.
Infinitudrama antzerki konpainiak Promesarik txikiena obra eskainiko du barikuan, maiatzak 22, Torrezabal Kultur Etxean.
Antzezlana zirrikitu bat da, laguntasunetik abiatuta komunitateari eta harremanei erreparatzeko saiakera poetikoa.
«Saiakera diogu, betirako lagun onena izateko eta, aldi berean, lagun ahaztua izateko ahalegin bat delako kontakizun hau; galdera xamurrez eta erantzun ulertezinez osatua», adierazi du konpainiak.
Saioa 20:00etan izango da, eta sarrerak eskuragai Torrezabalen eta ohiko webgunean.




