Bizkaiko Foruak sortu zirenetik 500 urte bete direla gogoratu zuten atzo, Gernika egindako ekitaldi instituzionalean. Bertan, hainbat erakunde eta administrazio publikotako ordezkariak elkartu ziren, tartean Iñigo Arriandiaga Galdakaoko alkatea.
Autogobernuaren garapenerako funtsezko esparru juridiko eta instituzionala ezarri zuen Bizkaiko Foru Berria onartu zenetik 500 urte igaro dira.
Efemeride honen harira, atzo, maiatzak 18, ekitaldi instituzionala egin zuten Gernikako Arbolaren ondoan. Berrean, hainbat erakunde eta administrazio publikotako ordezkariak elkartu ziren, «Bizkaiaren eta Euskal Herriaren ibilbidean ordenamendu juridiko honek izan duen garrantzi historiko eta politikoa azpimarratuz».
Galdakaoko alkatea, Iñigo Arriandiaga, ekitaldian izan zen Galdakaoko Udalaren ordezkari gisa, «autogobernuaren, identitatearen eta esparru instituzionalaren konfigurazioan Foru Berriak izan duen garrantzia nabarmenduz».
Oroitzapen ekitaldiak «Bizkaiko esparru instituzionalean mugarri historiko honen memoria eta esanahia bizirik mantentzearen garrantzia nabarmentzeko» balio izan zuen.




