Iskander Sagarminaga galdakoztarrak Gibraltarko itsasartea zeharkatu du

Argazkia: Iskander Sagarminagak bidalitakoa.

Erronka berria burutu du Iskander Sagarminaga igerilari galdakoztarrak: Gibraltarko itsasartea zeharkatu du lau ordu eta lau minutuan. Jere Mateo, Marcos Rodriguez, eta Jordi Gonzalez igerilariak izan zituen bidelagun, eta baita Eider Eibar ilustratzailea ere.

Munduan zortzi igerilarik bakarrik lortu duten erronka eskuratu zuen Iskander Sagarminaga galdakoztarrak maiatzaren 6an: Hawaiiko Kaiwi kanala zeharkatzea.

Galdakoztarrak 18 ordu eta 53 minututan lortu zuen Molokai irlara heltzea, «oso egoera gogorretan, une oro korrontea kontra izan zuela, olatu eta haize bolada gogorrekin».

Lorpen horren ostean, erronka berri batean murgildu da igerilaria, eta Gibraltarko itsasartea zeharkatu zuen atzo, lau ordu eta lau minutuan.

Tarifatik Marokoko Cires muturreraino 15,1 kilometro egin zituen, eta Jere Mateo, Marcos Rodriguez, eta Jordi Gonzalez igerilariak izan zituen bidelagun, eta baita Eider Eibar ilustratzailea ere.

Sagarminagak Zazpi Itsasoen erronka osatu nahi du eta, Gibraltarko itsasartearekin dagoeneko bosgarren itsasoa zeharkatu du. Aurretik beste erronka hauek buru ditu: Mantxako kanala, Katalinako kanala, Ipar Kanala, eta Kaiwii kanala.

situs togel

situs toto