
Itziar Ituñok eta Janire Egañak ‘Bidaia-Die Reise’ ikuskizuna eskainiko dute Torrezabalen
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Hika Teatroa
Hika Teatroak ‘Bidaia-Die Reise’ ikuskizuna eskainiko du domekan, irailak 29, Torrezabal Kultur Etxean. Hainbat diziplina batuko dituen saioa izango da eta besteak beste, Itziar Ituño eta Janire Egaña ikusi ahal izango dira oholtza gainean.
Ikasturte berriaren hasierarekin batera, Torrezabal Kultur Etxearen egitarau berria eman zuen ezagutzera Galdakaoko Udalak. Irailaren 3an egindako aurkezpenean azaldu zutenez, 23 ikuskizun antolatu dituzte abendura bitarte, «adin eta zaletasun guztientzat».
Egitarauaren aurkezpenean Iñigo Hernando alkateak, Edurne Espilla zinegotziak eta Katrin Schlegel kultura teknikariak parte hartu zuten, eta baita Janire Egaña galdakoztarrak, Itziar Ituñok eta Marcus Englertek.
Azken hirurek ‘Bidaia-Die Reise’ ikuskizunean parte hartzen dute eta domekan aurkeztuko dute Torrezabal Kultur Etxean, Euskal Herrian eskainiko duten lehen saioan.
Ituño eta Englerten artean sortutako harremananaren ondorioz jaio zen ikuskizuna. «Gure eta guztion bidaien inguruko ikuskizuna da eta ilusio askorekin aurkeztuko dugu hemen Galdakaon», adierazi zuen orduan Ituñok, «dizipila anitzeko saioa» dela nabarmenduz.
Horrela, «dantza, musika eta batez ere emozioekin» gozatzeko aukera izango dute Torrezabalera bertataratzen direnek eta sarrerak eskuragai daude ohiko webgunean 6 eta 12 euro arteko prezioan.