Joseba Sarrionaindiak solasaldia eskainiko du Galdakaon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Ainhoa Iraola
Joseba Sarrionaindia idazleak solasaldia eskainiko du Galdakaon maiatzaren 18an. Saioa Gandasegiko areto nagusian izango da 19:00etan eta Karlos Aretxabaletak zuzenduko du, Eleneren abestien laguntzarekin.
Urtean zehar hainbat ekintza antolatzen ditu Galdakaoko Leidu Irakurketa Taldeak. Hurrengo astean aldiz jarduera berezian parte hartzeko aukera eskainiko du, izan ere, Joseba Sarrionaindiaren solasaldia antolatu du.
Sarrionaindiak hitzaldia eskainiko du Galdakaon maiatzaren 18an eta normalean taldeak ekintzak Peña Santa Cruzen antolatzen dituen arren, oraingoan Gandasegiko areto nagusian izango da, publiko osoari irekita.
Karlos Aretxabaleta izango da hitzorduko aurkezlea eta Eleneren abestien laguntza izango du.