Juan Bautista Uriarteko autobus geltokiak udaletxe ondoko geralekuan bateratuko dira, aldi baterako

Argazkia: Galdakaoko Udala.

Galdakaoko ur horniduraren sarea berritzeko lanek aurrera jarraitzen dute Juan Bautiste Uriarte kalean. Horren ondorioz, kaleko autobus geltokiak udaletxe ondoko geralekuan bateratuko dira aldi baterako bihartik, apirilak 23, aurrera.

Galdakaoko Udala ur horniduraren sarea berritzen ari da, eta azkenaldian Juan Bautista Uriarte kalean jarduten ari dira langileak. Kalearen goialdean lanak amaitu ondoren, jarduketak kalearen beheko aldera lekualdatu dira.

Horren ondorioz, bihartik, apirilak 23, aurrera, kaleko 23 eta 27 zenbakien artean dagoen autobus geltokia aldi baterako lekuz aldatu beharko da. Hala, bi aste inguruz, geltoki hori kaleko 47 eta 51 zenbakien artean dagoenarekin bateratuko da, udaletxearen ondoan dagoena.     

Neurriak Galdabusaren 2. lineari eragingo dio. Juan Bautista Uriarte kaleko beheko aldean dagoen geltokia kendu egingo da bi aste horietan zehar.

Bestalde, Bizkaibuseko A3631, A3641, A2610, A3930, A3911 eta A3912 lineek, baita herriko zein inguruko beste herrietako ikastetxeetara doazen autobusek ere, kaleko goiko aldeko geltokian bakarrik egingo dute geldialdia.

Udalak «herriko azpiegiturak hobetzen eta modernizatzen jarraitzeko beharrezkoak diren obra hauek eragindako eragozpenak sentitzen ditu eta herritarren ulermena eta pazientzia eskertzen ditu».

situs togel

situs toto