Kaiola festibala ekainaren 3an antolatuko da Galdakaon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Alamy
Kaiola festibalaren antolakuntzak honezkero argitaratu du aurtengo edizioaren kartela. Ekainaren 3an antolatuko da Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean eta bost bakarlari-bikote igoko dira oholtzara.
Kaiola festibalaren 7. edizioa ekainaren 3an ohiko duen Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean antolatuko da, eta antolakuntzatik dagoeneko zabaldu dute kartela, artisten nondik norakoak aurrerago azalduko badituzte ere.
Momentuz hauxe da jakinarazi dutena: kontzertuak 20:00etan hasiko direla, sarrera 15 eurokoa izango dela eta bost bakarlari-bikote arituko direla guztira. Hauek dira aurten Galdakaoko jaialdian arituko direnak: Attila Csihar, Sarah Davachi, Hackedepicciotto, Maria W Horn eta Mette Rasmussen.
Antolakuntzak adierazi duenez, sarrerak «laster» jarriko dira salgai.