Kuadrillen Arteko Txapelketa ezberdina antolatuko du aurten Lamintxuk, azarotik maiatzera artekoa
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Lamintxu Gazte Asanbladaren sareetatik
Usansoloko Kuadrillen Arteko Txapelketa ez du jai zehatz batzuetara mugatu nahi Lamintxu Gazte Asanbladak, eta horregatik azarotik maiatzera bitarte zabaltzea proposatu du, hilero proba desberdinak antolatuz. Bere webgunean batu du BINKEk Lamintxuk bideo bidez azaldutakoaren laburpena, zalantzak argitzeko eta azaroko lehenengo probak zerrendatzeko asmoz.
Azaroko, maiatzeko eta Gazte Eguneko jaietatik aparte, festa giroa urtean zehar hedatu gura du aurten lehenengo aldiz Usansoloko Lamintxu Gazte Asanbladak. Horretarako, Kuadrillen Arteko Txapelketa azarotik maiatzera bitarte zabaltzea proposatu dute taldeko kideek.
Baina, zelan antolatzeko asmoa dute? Ondoko galderei erantzunez azaltzen saiatu da BINKE, taldeko antolatzaileetako batzuek bideo bidez azaldu dutena batuz:
- Zelan antolatuko da zazpi hilabetez Kuadrillen Arteko Txapelketa? Lamintxuk hilabete horretan egin beharreko probak zeintzuk izango diren eta nola antolatuko diren azalduko du bere sare sozialen bidez.
- Nork irabaziko du txapelketa? Proba guztiek puntuaketa bat izango dute, eta maiatzera bitarte puntu gehien eskuratzen dituen kuadrillak irabaziko du txapelketa.
- Noiz izango da sari banaketa? Maiatzeko jaiak baliatuko dira Kuadrillen Arteko Txapelketari amaiera emateko, eta bertan egingo dute sari banaketa.
- Noiz eta non eman behar da izena? Azaroaren 10ean, domeka, 18:00etan Oinarin Dantza Taldearen eta Lamintxu Gazte Asanbladaren lokaletan eman beharko da izena.
Azaroko probak zeintzuk diren ere argitaratu du honezkero Lamintxuk: