Kuples: «Maitasun apur bat hartu diegu Fvckgolons kuadrilakoei»
Kuples kuadrila @kupless
BINKE / 2021eko maiatza
«Maitasun apur bat hartu diegu Fvckgolons kuadrilakoei»
GALDERAK: Ganyakotarrak kuadrila @ganyakotarrak
Ezer baino lehen, zergatik Kuples izena? Taldekide baten urtebetetzea zela eta, «feliz cumpleaños» jartzen zuen girlanda bat erosi genuen, baina «cumpleaños» ipini beharrean, «cupleaños» jartzen zuen. Oso zuhurrak garenez, hurrengo urtebetetze guztietan erabili izan dugu, eta hortik dator Kuples izena.
Zerk identifikatzen zaituzte kuadrila moduan? Azkenean bost partaide izateak askoz gehiago elkartzen gaitu eta erraztasuna ematen digu elkarrekiko dugun konfiantza sendotzeko. Gutxi gara, baina ez dugu gehiagorik behar; bakarrik gu eta alkohola.
Gaur egungo egoera kontuan hartuz, non egiten dituzue juergak? Someran, noski. Baina taberna desberdinetan ibiltzen gara egunaren arabera, jendeak Someran lo egiten duela ematen duelako. Gu apur bat kamaleoiak gara, hau da, lortzen dugun lekuan gelditzen gara!
Badakigu gehienak ezkonduta zaudetela, baina Galdakaon ligatzeko tokirik hoberena? Ligatzen jakinez gero, edozein toki da egokia. Baina bestela Somera, noski.
Nor da zuen kuadrilako «tentatzaileena»? Ondo ezagutzen gaituztenek ezingo lukete izen bakar bat eman. Besteentzat, bakoitzaren iritzira uzten dugu galdera honen erantzuna.
Fever/Back edo Somera/Jazz Giroa? Eztabaida luze baten ostean, ezin izan gara adostasun batera heldu. Somera errealitate berriaren parte bihurtu da, baina diskotekeoa faltan botatzen dugu… ezin dugu objektibotasunez erabaki.
Zer da azken urte honetaz ikasi duzuena? Tirabira askoko urtea izan da, baina azkenean, guztioi argi gelditu zaigu bizitzako momentu txikiak kontuan hartzea ezinbestekoa dela. Maite zaituen jendeaz inguratzen bazara, egoera txar bat ez da hain txarra bihurtzen.
Gure kuadrilako partaideekin «Fuck/marry/kill» challenge-a egin beharko bazenute, nortzuk aukeratuko zenituzkete? Egia esan, zuen kuadrilako partaideekin errezena «kill/kill/kill» challenge-a egitea da. Hala ere, gutako bakoitzak «fuck/marry/kill»-ean erantzun desberdinak ditu, eta norbaiten erantzun zehatza bilatzen baduzue, badakizue, ausartak izan…
Askotan ikusten zaituztegu Fvckgolons-ekoekin, zer dela eta? Galdakaoko kuadrilarik jatorrena direla uste duzue? Bai, gure ostean jatorrenak dira dudarik gabe. Ikastola dela eta, txikitatik batera egon gara, eta gaur egun plan handienak egiterakoan, beti kontuan hartzen ditugu. Hainbat urte batera pasa ostean, maitasun apur bat hartu diegula onartzen dugu!
Bikoteekin eta liburutegian egoteaz aparte, larunbat arrastietan zer da Galdakaon gehien gustatzen zaizuena egitea? Futbolina, txutxu-mutxuak, kartak, kalimotxoa eta kubatak.