BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Iñaki Sarriugarte hil da, ohorezko euskaltzaina eta BINKEren sortzaileetako bat

      2025-07-06
      0
    • Gaur da aurtengo Santakurtzetako pregoilaria bozkatzeko azken eguna

      2025-07-06
      0
    • Gazte galdakoztarren eta frantsesen arteko elkar trukea abiatu da

      2025-07-04
      0
    • Zahartu ahala hizkuntza gaitasuna nola aldatzen den aztertuko du EHUk Galdakaon

      2025-07-03
      0
    • Euskadi kalea trafikoari itxita egongo da bihar, Torrezabaleko estalkia ordezteko lanen ondorioz

      2025-07-03
      0
    • Garazi Navasek 'Sonografia irudipenak' diskoa argitaratu du, Manu Gaignerekin batera

      2025-07-02
      0
    • Jose Angel Sagasti hil da, Andra Mari Dantza Taldeko presidente historikoa

      2025-07-01
      0
    • N-634 errepidetik Galdakaora Abusu paretik sartzeko bidea itxiko dute gauez

      2025-07-01
      0
    • Galdakaoko anbulatorioak ordutegia egokituko du udan zehar

      2025-07-01
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ane Irazola eta Emilio Mardaras: «Euskadiren historia ezagutzera ematea du helburu Sabino ...

      2025-06-23
      0
    • Fran Sierra: «Astrologia ez da magia, zeruaren irakurketa sinbolikoa baizik»

      2025-06-23
      0
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Elaia gurean», Manu Etxebarria

      2025-06-23
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-06-18
      0
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Santiago Amillanoren argazkiak

      2025-06-23
      0
    • Mundutik Galdakaora euskara tarteko

      2025-06-23
      0
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Aktualitatea
Hasiera›Albisteak›Aktualitatea›LGTBIQ+ Fobiaren Aurkako Egunean adierazpen hau egin du Galdakaoko Udalak

LGTBIQ+ Fobiaren Aurkako Egunean adierazpen hau egin du Galdakaoko Udalak

Galdakao
2024-05-17
349
0

TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Boris Stromar

Gaur, maiatzak 17, LGTBIQ+ Fobiaren Aurkako Eguna da, eta honen harira adierazpen instituzionala argitaratu du Galdakaoko Udalak, «pertsona guztien eskubideen defentsa irmoan» jarraituko duela nabarmenduz. Adierazpena udal talde guztiek adostutakoa da eta hemen batu dugu hitzez hitz.

Osasunaren Mundu Erakundeak 1990eko maiatzaren 17an homosexualitatea ezabatu zuen gaixotasun mentalen zerrendatik eta honen harira LGTBIQ+ Fobiaren Aurkako Eguna ospatzen da urtero. Galdakaoko Udalak bat egin du honekin eta horretarako adierazpen instituzionala argitaratu du.

Adierazpena udal talde guztiek adostutakoa da eta honetan «pertsona guztien eskubideen defentsa irmoan» jarraituko duela nabarmendu du Udalak, besteak beste.

Hemen Galdakaoko Udalaren adierazpena, hitzez hitz:

«1990eko maiatzaren 17an, Osasunaren Mundu Erakundeak (OMS) homosexualitatea ezabatu zuen gaixotasun mentalen zerrendatik. Gertakari historikoa izan zen, eta aurrerapauso itzela sexu orientazio eta nortasun jakin batzuk gizartearen berezko aniztasunaren bereizgarri gisa aitor zitzan gizarteak berak. Azken hamarkadan, maiatzaren 17a LGTBI pertsonen (lesbiana, gay, bisexual, transexual eta intersexualen) aurkako gorroto eta indarkeria mota ororen aurkako eguna bihurtu da.

1990etik hona, asko egin du aurrera legeak, sexu orientazioa eta/edo generoa edozein dutela ere pertsona guztiek eskubide berdinak izateko; LGTBI kolektiboetako pertsonak gainerakoekin berdintzen dituzten legeak onartu dira. Gizarteak ere aurrera egin du bide horretan; oro har, gizarteko kideen sexualtasun motak eta generoa bizitzeko askotariko erak modu irekian adierazi ahal izateko espazio sozialak gero eta gehiago dira.

Legeak aldatu eta gizarteak aurrera egin arren, LGTBI kolektiboko pertsona askok jasaten ditu oraindik orain bazterkeria, estigmatizazioa eta indarkeria. EAEko gizarteak, beraz, bide luzea dauka aurrean, berdintasun egiazkoa eta eraginkorra lortuko badu. Zoritxarrez, aurreiritziak, uste faltsuak, estereotipoak, bazterketa eta gorrotoa oraindik ere gizarteko sektore askotan sakon errotuta daude.

LGTBI kolektiboko pertsona askok (nagusiki lesbianek, transexualek, adintsuek edo desgaitasuna duten pertsonek) ezinikusia eta ez ikusiarena egitea jasaten dute, eta horien aurkako eraso fisikoek gora egin dute gure hirietako kaleetan; horrelakoek agerian uzten dute nork bere sexualtasunaren nahiz generoaren arabera bizitzeko askatasun egiazkorik ez dagoela, eta berdintasuna zein bereizkeriarik eza falta direla.

Hala, homofobiaren, lesbofobiaren eta transfobiaren aurka borroka egitea askatasuna, duintasuna eta giza eskubideak defendatzea da. Aniztasunak aberasten gaitu; horrenbestez, LGTBI kolektiboko kideek jasaten duten bazterkeriaren eta indarkeriaren aurka egitea gizartearen garapena bultzatzea da; alegia, inklusioaren alde eta bazterkeriaren aurka egitea, eta errespetu zein berdintasun handiagoko gizarte bidezkoa lortzeko bidean urratsak ematea.

Eusko Jaurlaritzak hartua du sexu eta genero aniztasuneko politikak garatzeko konpromisoa. Horretarako, BERDINDU sortu zuen, LGTBI kolektiboari eta kolektiboko kideen hurbilekoei arreta emateko zerbitzua, EAEko gizartean, kideen sexu orientazioa eta genero nortasuna edozein direla ere, berdintasuna indartzea eta berdintasun eza ahultzea duena xede nagusi.

Galdakao Udalaletik ere, pertsona guztien eskubideen defentsan irmoan jarraituko du, politika publikoetan babes neurriak eta bazterkeriaren aurkakoak ezarriz. Gizarte aniztasunean datza gure sendotasuna; babestu eta indartu beharreko balioa dugu».

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Usansoloko erdigunean Metro geltokia eskatu dute gaur ...

Hurrengo albistea

Galdakao Futboleko B taldeak Bizkaiko Lehen Mailara ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Aktualitatea

    Kaiola Festibalerako sarrerak salgai daude honezkero

    2024-05-22
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Arrillaga eta Etxegarai nagusitu ziren Galdakaoko Emakumeen Master Cuparen jardunaldian

    2023-02-20
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Ikasturteko lau mural berriak amaitu dituzte

    2022-06-17
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Zuhatzu ingurua hobetzeko lanen bigarren fasea martxan da

    2024-06-04
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Helduen Heziketarako Ikastetxe Publikoak matrikulazio kanpaina berria abiatu du

    2025-01-08
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Zabalik dago Zazpi Trokak mendi-lasterketan izena emateko epea

    2024-03-25
    Galdakao

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Iñaki Sarriugarte hil da, ohorezko euskaltzaina eta BINKEren sortzaileetako bat

Bere bizitzaren gehiengo nagusia Galdakaori lotuta eman duen Iñaki Sarriugarte Irigoien euskaltzalea hil da...
  • Gaur da aurtengo Santakurtzetako pregoilaria bozkatzeko azken eguna

    Galdakao
    2025-07-06
  • Gazte galdakoztarren eta frantsesen arteko elkar trukea abiatu da

    Galdakao
    2025-07-04
  • Zahartu ahala hizkuntza gaitasuna nola aldatzen den aztertuko du EHUk Galdakaon

    Galdakao
    2025-07-03
  • Euskadi kalea trafikoari itxita egongo da bihar, Torrezabaleko estalkia ordezteko lanen ondorioz

    Galdakao
    2025-07-03

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu