Lorea eta Aterpe tabernak, Galdakaoko Pintxo Ibilbidearen hirugarren edizioko irabazleak

Argazkia: Galdakaoko Udala.

Pintxo Ibilbidearen hirugarren edizioak Galdakaoko gastronomia herriko kale eta plazetara eraman du bi asteburutan zehar. Guztira 25 ostalaritza establezimenduk parte hartu dute lehiaketan, eta Lorea eta Aterpe tabernak izan dira irabazleak.

Hirugarren edizioa ospatu du Galdakaoko Pintxo Ibilbideak, eta herriko kale eta plazetara eraman du bi asteburutan zehar.

Guztira, 25 establezimenduk parte hartu dute aurten, eta egitasmoa Gertutasuna elkarteak antolatu du, Galdakaoko Udalaren laguntzarekin.

Sariei dagokienez, herritarren botoen arabera, Lorea tabernak eskuratu du lehen saria, Lurra pintxoari esker.

Bigarren postua Ostatu tabernarentzat izan da, Udaberri Hontan proposamenarekin, eta hirugarrena Medina’s establezimenduarentzat, Udaberriko Mokadua pintxoarekin.

Bestalde, epaimahai profesionalak Aterpe tabernaren Txuleta Tartarra aukeratu du aurtengo pintxorik onenatzat. Bigarren saria Gurutz Berria tabernak jaso du, Txahal Mokadua pintxoagatik, eta hirugarrena Topa establezimenduarentzat izan da, Bonboi-Hodeia eta Pepa proposamenari esker.

Epaimahai profesionala sukaldariek, eduki gastronomikoen sortzaileek eta gastronomia ekitaldien antolakuntzan diharduten profesionalek osatu dute.Pintxoak baloratzerakoan, aurkezpen bisuala, erabilitako produktuen kalitatea eta jatorria, teknika, zaporeen oreka eta proposamen bakoitzaren originaltasuna eta sormena izan dituzte kontuan.

«Aurtengo edizioan aurkeztutako pintxoen maila altuak berriro ere agerian utzi du Galdakaoko ostalaritzaren kalitatea, sormena eta talentua, eta Pintxo Ibilbidea herriko gastronomia hitzordu nagusietako bat dela berretsi du», adierazi du Udalak.

situs togel

situs toto