
Los Tonos Humanos koru eta orkestra galdakoztarrak kontzertua eskainiko du bihar Elexalden
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Los Tonos Humanosen sareetatik
Galdakaoko Los Tonos Humanos koru eta orkestrak 40 urte bete ditu aurten eta ospatzeko hainbat kontzertu eskainiko ditu urtean zehar. Lehenengoa bihar izango da, apirilak 26, Elexaldeko elizan.
Los Tonos Humanos koru eta orkestra galdakoztarrak kontzertu berezia eskainiko du bihar, apirilak 26, 20:00etan Elexaldeko elizan. Taldeak 40 urte bete ditu aurten eta hau ospatzeko hainbat kontzertu emango ditu, lehena bihar.
‘Oratorio. Las siete palabras de Cristo en la cruz’ izango du izena kontzertuak eta Belen Madariaga da koruaren prestatzailea.
Orkestra eta koruaren zuzendaria aldiz, Joseba Berrocal izango da.