Lucia Arrizabalaga futbolaria, Espainiako txapeldunorde 12 urtez azpiko Euskal Selekzioarekin

Argazkia: Galdakao Futbol Taldea.

Maiatzaren 13tik 17ra 12 urte azpiko Espainiako Futbol Txapelketa lehiatu zen Madrilen, eta bertan parte hartu zuen Lucia Arrizabalaga Loroño galdakoztarrak. Gaztea txapeldunorde izan zen, Euskal Selekzioarekin.

Galdakao Futbol Taldean jokatu du aurten Lucia Arrizabalaga Loroño galdakoztarrak eta egindako denboraldi bikainari esker, Athletic Cluben jokatuko du datorren denboraldian.

Zurigorriz jantzi baino lehen ordea, lorpen berri bat eskuratu du: txapeldunorde izatea 12 urtez azpiko Espainiako Futbol Txapelketan, Euskal Selekzioarekin.

Euskal Selekzioak txapelketa bikaina sinatu zuen, sendotasun handiko ibilbide baten ondoren final handia lortuz. Multzoen fasean, hiru garaipen lortu zituzten Galiziaren (1-0), Nafarroaren (5-0) eta Melillaren (7-0) aurka, eta Madrilgo Erkidegoaren aurka bakarrik galdu zuten (2-3).

Kanporaketetan, bere multzoko txapeldun bezala, taldeak bere bertsiorik onena erakutsi zuen, Gaztela eta Leon argi eta garbi gaindituz final-laurdenetan (8-1).

Finalerdia txapelketako partidarik zirraragarrienetako bat izan zen, Euskal Futbol Federakundearen esanetan. Euskal Selekzioak 2-2 berdindu zuen Valentziako Erkidegoaren aurka arauzko denboran, penalti-txanda luze baten ostean finalerako txartela lortuz, talde bakoitzeko hamar jaurtiketen ondoren.

Finalean, euskaldunek Kataluniaren aurka neurtu zituzten indarrak eta 2-6ko emaitzarekin bukatu zen norgehiagoka. Titulua eskuratzerik izan ez arren, taldeak txapelketa bikaina osatu zuen, Espainiar Estatuko txapeldunorde izendatuz.


situs togel

situs toto