«Mundutxoak», Amaia Sopelana
Amaia Sopelana Bosch
BINKE / 2018ko urtarrila
Mundutxoak
Aspalditik hamaikatxotan entzun izan dodaz Berbalagunen ekintzak, baina inoiz ezin izan dot parte hartu. Gure Esku Dago taldeko partaideren bat eskatu euskuen abenduko Mintzodromoan parte hartzeko, eta oraingo honetan astitsu nengoanez eta poz-pozik Torrezabalera neu joan nintzan. Eta niretzat aipagarriena herritar ezbardinak nor bere ikuspuntuak euskaraz adierazten entzutea izan zan.
Ohitu naz nire mundutxoan bizitzen. Bakotxak gure mundutxoa daukagu. Herritar bakotxak berea. Batzuena zabala, eta beste batzuena txikitxoagoa. Horrexegaitik deigarria egin jatan, adibidez, neskatila gazte-gazte baten ametsa baserri baten bizitzea dala, eta han animaliak zaindu eta soloan lan egitea. Beste gazte batentzat, guztiz aurkakoa zan bere ametsa, berak hiri handi-handi baten bizi gura izango ebala inoan. Pertsona helduak, gazteak, nerabeak, bakotxak bere ikuspuntua azaldu eban Mintzodromo honetan. Eta niri behintzat, nire mundutxutik urteteak pilo bat aberastu ninduan.
Horregaitik uste dot, Berbalagunen ekintzak ez dirala bakar-bakarrik euskararen aberastasunerako, baizik eta pertsonon arteko harremanak zabaltzeko eta bakotxak daukagun mundutxo hori handiagoa be egiteko.