BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Selektibitatean Bizkaiko onenetakoak: June Dieguez eta Uxue Valle galdakoztarrak

      2025-06-12
      0
    • Astrologia kontsulta bat ireki du Fran Sierrak Galdakaon

      2025-06-12
      0
    • Mikel Bizarren 'Su beltzaren egunsentia' obra inklusiboa Galdakaon estreinatuko da

      2025-06-11
      0
    • Bizkaiko Trontza Misto Txapelketa Galdakaon antolatuko da, domekan

      2025-06-11
      0
    • Santakurtzetako pregoilaria proposatzeko epea zabalik dago

      2025-06-11
      0
    • Paule Amarika eta Laida Zuluaga, hirugarren Euskadiko Hondartza-Boleibol Txapelketan

      2025-06-11
      0
    • Pilar Monreal galdakoztarrari buruzko dokumentala hartuko du gaur Torrezabalek

      2025-06-11
      0
    • Gaizka Carregal galdakoztarrak Bizkaiko lau eta erdiko txapelketa irabazi du

      2025-06-10
      0
    • Zabalik dago kirol udalekuetan izena emateko epea

      2025-06-10
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Peio Duran: «Arku-tiroak arreta eta urduritasuna lantzen laguntzen du»

      2025-03-24
      0
    • Imanol Aguilar: «El Chico Diva naizenean indartsu eta boteretsu sentitzen naiz»

      2025-02-26
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-05-26
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • «Zaintiratu- bedarrak», Manu Etxebarria

      2025-03-24
      0
    • «Sanblasak Gorbeialdean», Manu Etxebarria

      2025-02-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Torrezabal Kultur Etxea, bizitzaz beteriko 30 urte

      2024-12-23
      0
    • Ane Alonsoren tatuajeak

      2024-10-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Aktualitatea
Hasiera›Albisteak›Aktualitatea›Musika Bizian jaialdiaren X. edizioan: Katalunia, Ipar Irlanda, Man irlak, Galizia eta Euskal Herria

Musika Bizian jaialdiaren X. edizioan: Katalunia, Ipar Irlanda, Man irlak, Galizia eta Euskal Herria

Galdakao
2024-10-09
561
0

TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai

Estaturik gabeko herrialdeetatik etorritako musika taldeen kontzertuez gain, beste urte batez kale animazioz, luthier azokaz, tailer, erakustaldi eta mokadutxoz beteta dator Galdakaoko Musika Bizian jaialdia urriaren 25ean eta 26an. Gaur aurkeztu du Andra Mari Dantza Taldeak Galdakaoko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesean. Egitarau osoa eta gaurko prentsaurrekoko adierazpen batzuk, ondoko albistean batu ditugu.

Hamargarrenez dator Musika Bizian jaialdia Galdakaora, Andra Mari Dantza Taldeak Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin antolatutakoa. Estatu propiorik gabeko herrialdeen taldeak batzen dituen hitzordua urriaren 25 eta 26an izango da da aurten.

Euskal Herriaren egoera parekoan edo antzekoan dauden kulturak musikaren bitartez ekarriko ditu beste urte batez herriko dantza taldeak Galdakaoko Iturrondo plazan jarriko den karpa handira. Aurten Ipar Irlanda, Man irlak, Galizia eta Herrialde Katalanak izango dira protagonista, Euskal Herriko ordezkariekin batera, urtero lez.

Halaber, ohi denez, kontzertuak hasi aurreko orduetan kaleko animazioa izango da eta zapatu eguerdian artisauen azoka eta tailerrak ere izango dira. Hori gutxi ez, jateko eta edateko aukera izango da Iturrondon azken urteetako eskaintzari jarrituz.

Gaur aurkeztu dute jaialdiaren hamargarren edizioa Iñigo Hernando Galdakaoko alkateak, Begoña de Ibarra Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura zuzendari nagusiak, Edurne Espilla Kultura zinegotziak, eta Unai Zabala eta Uxue Bejarano Andra Mari Dantza Taldeko kideek.

Hernandoren hitzetan «bizi dogun globalizaziño honetan, garrantzitsua da Euskal Herriaren egoera antzekoan dagozan herrialdeak ezagutzea eta eurekaz harremanetan egotea». «Datozen taldeak ez datoz euren musikaren ordezkari bakarrik, euren herrialdearen ordezkari ere badatoz», azpimarratu du Espillak, eta Ibarrak Aldundiaren izenean gehitu: «Kultur aniztasunaren, transmisioaren eta jai giroaren jaialdia da Musika Bizian; Bizkaitik mundura eta mundua Bizkaialdera ekartzen dauana».

Talde antolatzailearen izenean, Zabalak Palestina ekarri du gogora: «Garai gogor hauetan, non estatu indartsu batzuk beste batzuk zapaltzen ari diran honetan, maitasunezko besarkada bidali gura deutsagu gure jaialdian izan genduan Palestina herriari». Zabalak Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa eskertu ostean ekin diote aurtengo egitaraua azaltzeari:

Urriak 25, barikua

19:00 Taberna Ibiltaria, Santi Brouard enparantzatik
21:30 Brian Finnegan & Hunger of the Skin (Ipar Irlanda) eta Tapia eta Leturiaren kontzertuak, Iturrondoko karpan

Urriak 26, zapatua

12:00 Luthier Azoka eta musika erakustaldiak zein umeentzako tailerrak Iturrondoko karpan, eta kale animazioa Xistra de Coruxo (Galiza) eta Ad Libitum (Galdakao) taldeekin
19:00 Burrunba elektrotxarangarekin kale animazioa, Santi Brouardetik hasita
21:00 Tomas Gallister & Friends (Man irlak), Xavi Sarrià (Katalunia) eta Leihotikan (Euskal Herria) taldeen kontzertuak, Iturrondoko karpan

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Bi preso galdakoztar aske geratu daitezke, Espainiak ...

Hurrengo albistea

Eskola-materiala Galdakaon erosteagatik 140-350 euro arteko dirulaguntzak ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Aktualitatea

    EGITARAUA | Moto klasikoen kontzentrazioa, txapelketak eta herri bazkaria, Erletxeko jaietan

    2025-06-06
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Usansolon erroldatzeko deia egin du UHk, «Aldundiak inposatu gura duen Espainiako legeari aurre egiteko»

    2021-03-27
    Usansolo
  • Aktualitatea

    Fernandezekin hitz egin dugu, Rotterdameko Sinfoniaren Urte Berriko kontzertua zuzentzetik bueltan

    2024-01-09
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Lehenengo bideoklipa kaleratu du Kaserna talde galdakoztarrak

    2021-03-10
    Binke
  • Aktualitatea

    Etxegarai-Gaminde eta Beitia-Mendizabal, garaile Emakume Master Cuparen Usansoloko jardunaldian

    2024-02-05
    Usansolo
  • Aktualitatea

    Kontzertuekin batera, gilda hilabetea ospatuko da ekaineko asteburuetan

    2022-06-03
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Selektibitatean Bizkaiko onenetakoak: June Dieguez eta Uxue Valle galdakoztarrak

Unibertsitatera sartzeko hautaproba egin zuten Euskal Autonomia Erkidegoko 12.297 ikaslek ekainaren 3tik 5era...
  • Astrologia kontsulta bat ireki du Fran Sierrak Galdakaon

    Galdakao
    2025-06-12
  • Mikel Bizarren ‘Su beltzaren egunsentia’ obra inklusiboa Galdakaon estreinatuko da

    Galdakao
    2025-06-11
  • Bizkaiko Trontza Misto Txapelketa Galdakaon antolatuko da, domekan

    Galdakao
    2025-06-11
  • Santakurtzetako pregoilaria proposatzeko epea zabalik dago

    Galdakao
    2025-06-11

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu