BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Iñaki Sarriugarte hil da, ohorezko euskaltzaina eta BINKEren sortzaileetako bat

      2025-07-06
      0
    • Gaur da aurtengo Santakurtzetako pregoilaria bozkatzeko azken eguna

      2025-07-06
      0
    • Gazte galdakoztarren eta frantsesen arteko elkar trukea abiatu da

      2025-07-04
      0
    • Zahartu ahala hizkuntza gaitasuna nola aldatzen den aztertuko du EHUk Galdakaon

      2025-07-03
      0
    • Euskadi kalea trafikoari itxita egongo da bihar, Torrezabaleko estalkia ordezteko lanen ondorioz

      2025-07-03
      0
    • Garazi Navasek 'Sonografia irudipenak' diskoa argitaratu du, Manu Gaignerekin batera

      2025-07-02
      0
    • Jose Angel Sagasti hil da, Andra Mari Dantza Taldeko presidente historikoa

      2025-07-01
      0
    • N-634 errepidetik Galdakaora Abusu paretik sartzeko bidea itxiko dute gauez

      2025-07-01
      0
    • Galdakaoko anbulatorioak ordutegia egokituko du udan zehar

      2025-07-01
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ane Irazola eta Emilio Mardaras: «Euskadiren historia ezagutzera ematea du helburu Sabino ...

      2025-06-23
      0
    • Fran Sierra: «Astrologia ez da magia, zeruaren irakurketa sinbolikoa baizik»

      2025-06-23
      0
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Elaia gurean», Manu Etxebarria

      2025-06-23
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-06-18
      0
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Santiago Amillanoren argazkiak

      2025-06-23
      0
    • Mundutik Galdakaora euskara tarteko

      2025-06-23
      0
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Aktualitatea
Hasiera›Albisteak›Aktualitatea›Oihana Aranburu galdakoztarra Athleticeko jokalariekin irten zen zelaira Kopako finalean

Oihana Aranburu galdakoztarra Athleticeko jokalariekin irten zen zelaira Kopako finalean

Galdakao
2024-04-11
667
0

TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: BINKE

Zapatuan, apirilak 6, Athletic Clubek Espainiako Erregearen Kopa irabazi zuen Mallorcaren kontra. Ohi denez, partida hasi baino lehen zenbait ume irten ziren zelaira jokalari zurigorriekin eta hauetako bat galdakoztarra da: Oihana Aranburu. Gaztetxoarekin hitz egin du BINKEk esperientzia ahaztezin honen inguruan.

Egun berezia benetan bizi zuten atzo zale zurigorriek, Athletic Clubek irabazitako Espainiako Errege Koparen ospakizunetan. Zapatua ere, RCD Mallorcari finala irabazitako eguna, benetan hunkigarria izan zen milaka pertsonarentzat, 40 urteren ondoren garaipena lortu ostean.

Irribarreak, malkoak… denetarik izan zen partidaren bitartean eta batez ere ostean. Aurretik urduritasuna izan zen nagusi zaleen artean, eta baita partida modu berezi batean bizi izan zuen galdakoztar batentzat: Oihana Aranburu.

Ohi denez, jokalariak zelaira irtetzean, hainbat ume atera zen haiekin batera eta hauetako bat izan zen Aranburu. Egian ikasten duen bederatzi urteko gaztetxoak esperientzia ahaztezina bizi zuen Athleticeko jokalariekin, haiekin hitz egiteko aukera askorik izan ez arren. «Oso urduri nengoen hasieran baina gero oso polita izan zen niretzat, ahaztuko ez dudan eguna», aitortu dio Aranburuk BINKEri.

Ilaran bigarren lekua hartu zuen galdakoztarrak eta partidaren heroietako batekin irten zen eskutik zelaira, Julen Agirrezabala atezainarekin. «Oihanak dio zortea eman ziola gero partidarako», dio Ainara bere amak barrezka.

Forum-en zozketa baten bitartez lortu zuen esperientzia bizitzea eta ondoren familia osoak zelaian bertan partida ikusteko aukera izan zuen. «Oso oso pozik nago, gainera dena ondo amaitu zen. Benetan ilusio handia izan da niretzat», azpimarratu du gaztetxoak, txikitatik duen sentimendu zurigorria harrotasunez azaltzen duenak.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Galdakaoko kale garbiketako langileak mobilizazioekin hasi dira

Hurrengo albistea

Usansoloko erdigunean Metro geltokia eskatzeko manifestazioa egingo ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Aktualitatea

    EGITARAUA | Apirileko Feria ospatuko dute asteburuan Urretan

    2024-04-17
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Urreta kiroldegia itxiko dute bihartik abuztuaren 31ra bitarte

    2025-06-30
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Joseba Loroño Espainiako hirugarren, medikuen txirrindulari lasterketan

    2022-05-28
    Binke
  • Aktualitatea

    Galdakaon eta Usansolon kendutako loreak herritarren artean oparituko ditu Udalak

    2022-05-10
    Usansolo
  • Aktualitatea

    Santakurtzetako pregoilaria aukeratzeko bozketa zabalik dago

    2023-06-02
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Testuak itzultzeko eta euskara ikasteko tresnak jarri ditu Galdakaoko Udalak herritarren eskura

    2025-06-23
    Galdakao

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Iñaki Sarriugarte hil da, ohorezko euskaltzaina eta BINKEren sortzaileetako bat

Bere bizitzaren gehiengo nagusia Galdakaori lotuta eman duen Iñaki Sarriugarte Irigoien euskaltzalea hil da...
  • Gaur da aurtengo Santakurtzetako pregoilaria bozkatzeko azken eguna

    Galdakao
    2025-07-06
  • Gazte galdakoztarren eta frantsesen arteko elkar trukea abiatu da

    Galdakao
    2025-07-04
  • Zahartu ahala hizkuntza gaitasuna nola aldatzen den aztertuko du EHUk Galdakaon

    Galdakao
    2025-07-03
  • Euskadi kalea trafikoari itxita egongo da bihar, Torrezabaleko estalkia ordezteko lanen ondorioz

    Galdakao
    2025-07-03

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu