Olaia Inziarte: «Une goxo bat eskaintzen saiatuko gara Galdakaoko kontzertuan»

Argazkia: BINKEri bidalitakoa.

Bihar, maiatzak 23, kontzertua eskainiko du Olaia Inziartek Torrezabal Kultur Etxean, 19:00etan. Emanaldiaren atarian, musikari nafarrarekin hitz egin du BINKEk.

Zer eskainiko duzu Galdakaoko kontzertuan? Batez ere, une goxo bat eskaintzen saiatuko gara; denontzako espazio seguru bat, elkarrekin kantatu (edo ez), partekatu (edo ez) eta barrura begiratzeko (edo ez egiteko).

Zuzenekoetan publikoarekin lotura zuzena izaten saiatzen zarela esan duzu elkarrizketaren batean. Nola lortu daiteke hori? Bada, oraindik ez dakit. Nik uste, nire kantuen tonu serioak konpentsatze aldera-edo saiatzen naizela jendearekin nire konturik absurdoenak partekatzen, umoretik eta naturaltasunez. Horrek «match» egiten du normalean jendearekin, denak garelako absurdoki eta bereziki humanoak.

Zure abestiak nahiko intimoak izan dira hasieratik baina, ‘Zerrautsa’ eta ‘Zura’ azken lanetan aurrekoetan baino zure bertsio gordinagoa erakutsi duzula sentitzen duzu? Bai, depresio garai batetik ateratako kantutegia da azken finean, eta halabeharrez behar zuen gordina izan.

Zure musikan garrantzia handia ematen diozu ere zure sustraietari. Zergatik? Interesgarria eta inportantea iruditzen zaidalako norbera bere garai eta kontextuaren arabera aritzea kantuan.

Noizbait aipatu duzu zure musikak zure bizitzaren erritmora eboluzionatzen duela. Zein unetan iristen zara oraintxe bertan bira honetara? Guztiz. Bada, oraintxe pasa berri dut garai zail bat zeinetan ahotsa galdu eta errekuperatu ezinik ibili naizen. Beraz, bereziki gogotsu nago berriz ere kantuan aritzeko eta oso konektatua nago kantuan espresatze horrekin, ohartu bainaiz uste baino garrantzitsuagoa dela niretzat kantuan egitea eta komunikatzea.

Zer gustatuko litzaizuke publikoak Olaia Inziarteren kontzertuaz gogoratzea, zuzenekoa ikusi ondoren? Leihotxo bat irekitzen badu norberaren imaginarioan, dena delakoa izanik, nahikoa.

Zergatik animatuko zenuke jendea kontzertura joatera? Indibidualismo basati batera bultzatzen ari gaituen sistema honetan garrantzitsua iruditzen zaidalako halako gauzak partekatzea, musikaren bueltan edo dena delakoaren bueltan.

situs togel

situs toto