Apirilaren 9tik 12ra Espainiako Igeriketa Egokituko Txapelketa antolatu zen Gasteizen, eta bertan parte hartu zuten Olaia Uribarri eta Enetz Gomez galdakoztarrek. Uribarrik zortzi domina lortu zituen, eta Gomez lau finaletarako sailkatu zen.
Gasteizek Espainiako Igeriketa Egokituko Txapelketa hartu zuen apirilaren 9tik 12ra, eta bertan bi galdakoztarrek hartu zuten parte: Olaia Uribarrik eta Enetz Gomezek.
Uribarrik S14 mailan lehiatu zuen, eta zortzi domina lortu zituen guztira:
- 50 metro libre: 18 urtez azpiko urrea eta brontze absolutua
- 100 metro libre: 18 urtez azpiko urrea eta brontze absolutua
- 50 metro bizkarra: 18 urtez azpiko urrea eta brontze absolutua
- 100 metro bizkarra: 18 urtez azpiko urrea eta brontze absolutua
Gomezek aldiz, S15 mailan lehiatu zuen, eta lau finaletarako sailkatu zen: 100 metro bizkarra, 200 metro libre, 50 metro bizkarra eta 100 metro libre.




